Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko azaroaren 21eko Agindua, eta karrerako funtzionario izendatzen baitira iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak. 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez karrerako funtzionario izendatu ziren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 5620
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/12/13
- Argitaratze-data: 2023/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- IZENDAPENA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- MAISUEN KIDEGOA
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLE BEREZIEN KIDEGOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren III. eranskinean (zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak) jasota dago nori atzeratu zaion karrerako funtzionario izateko izendapena, ezin izan direlako ebaluatu agindu horien 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako mediku-azterketan; hala ere, atzeman da III. eranskin horretan agertzen diren pertsonetatik bi ebaluatu eta gai moduan kalifikatu direla 2023ko abenduaren 1a baino lehen, eta, beraz, karrerako funtzionario izendatu behar dira 2023ko azaroaren 21eko Aginduan egindako gainerako izendapenen ondorio berberekin.
Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez, sailburu beraren 2023ko urriaren 30eko Agindua aldatu da. Agindu horren bidez, argitara eman zen iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutakoan, hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik edo uko egiteagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere. Horren ondorioz, beste pertsona batzuk sartu dira hautatutakoen zerrendan.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutako pertsona berriek deialdi horietan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu eta osasun-azterketa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatu behar dira.
Beraz, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Agindua aldatzea, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak. Aldaketa hauek egingo dira:
eranskinetik kanpo uztea eta I. eranskinean sartzea (Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzen diren pertsonei buruzkoan, alegia), Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsona hauek:
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Fabrikazio mekanikoko antolamendua eta proiektuak.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, desagertzear.
Espezialitatea: Gizartearentzako zerbitzuak.
(Ikus .PDF)
Lehen atal honetan jasotako pertsonen izendapenek eta jabetza-hartzeek 2023ko abenduaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.
Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea. Hona hemen zerrenda:
Kidegoa: Maisu-maistrak.
Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Maisu-maistrak.
Espezialitatea: Lehen Hezkuntza.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Ingelesa.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Filosofia.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura.
(Ikus .PDF)
Hirugarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako honako pertsona hau Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea:
Kidegoa: Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.
Espezialitatea: Ile-apainketa.
(Ikus .PDF)
Laugarrena. Bigarren eta hirugarren ataletan aipatutako pertsonen izendapenek agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak; pertsona horiek egun horretan hartu beharko dute jabetza, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko urriaren 30eko Agindua aldatzen duena. Azken agindu horren bidez, argitara eman zen, batetik, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutakoa), eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen bigarren zerrenda.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, karrerako funtzionario izendatzen dira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatuak izan diren izangaiak.