Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baitira honako Agindu honen VII. eta VIII. eranskinak: Agindua, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 155
- Hurrenkera-zk.: 3592
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/12
- Argitaratze-data: 2022/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Lehenengoa. 2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), 2022ko maiatzaren 18ko Agindua argitaratu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Bigarrena. 2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), 2022ko maiatzaren 18ko Agindua argitaratu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
eranskinean, erizaintzako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziaren deialdiaren oinarri espezifikoak ezartzen dira.
eranskinean, berriz, erizaintzako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren deialdiaren oinarri espezifikoak ezartzen dira.
Hirugarrena. 2022ko uztailaren 1ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduz, baietsi egin zen 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren VII. eta VIII. eranskinen aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa. Agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Errekurtsoan ebatzitakoaren arabera, «deialdiak bat etorri behar du indarreko lanpostu-zerrendarekin; horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren VII. eta VIII. eranskinen 3.2 apartatuak aldatu behar dira, eta enpresetarako osasun-laguntzaile teknikoen 300 orduko ikastaroa ezabatu behar da (agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak)».
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa. Maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartu zen, eta 2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Erizaintzako Eskalari atxikitako lanpostuei eta eskatzen diren betekizun espezifikoei dagokienez, honako hau ezartzen du:
Erizaintzako teknikaria (511250 kodea).
Q030 betekizuna: Erizaintza lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.
Lanerako segurtasun eta osasunerako teknikaria (510300 kodea).
Q030 betekizuna: Erizaintza lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.
Q011 betekizuna: Laneko erizaintzako espezialista titulua.
Enpresako OLT/EUD (510620 kodea).
Q030 betekizuna: Erizaintza lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.
Q011 betekizuna: Laneko erizaintzako espezialista-titulua.
Bigarrena. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren VII. eta VIII. eranskinen 3.2 apartatuak ezartzen du zenbait lanpostuk honako betekizun espezifiko hauek izan ditzaketela (agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak):
Laneko erizaintzako espezialitatea edo enpresetarako osasun-laguntzaile teknikoen 300 orduko ikastaroa.
Horrenbestez, aldatu beharra dago Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren VII. eta VIII. eranskinen 3.2 apartatua, eta betekizun espezifiko hau kendu: «enpresetarako osasun-laguntzaile teknikoen 300 orduko ikastaroa».
Azaldutakoa dela bide, honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren VII. eta VIII. eranskinen 3.2 apartatua (agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak). Ondorioz, honela idatzita geratzen da:
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Laneko erizaintzako espezialista-titulua.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.