Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Honen bidez, erabakitzen da «iDarte» Euskal Autonomia Erkidegoko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 2560
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/30
  • Argitaratze-data: 2022/06/09

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko azaroaren 4an, «iDarte» Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola ikastetxe publikoak egindako eskaera ikusi da. Eskaera horren arabera, formalki eskatzen da liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeko.

«iDearte» Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola ikastetxe publikoa da.

Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenari jarraituz, kulturaren alorreko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio Euskadiko liburutegi-sistemak ematen dituen liburutegi-zerbitzuen plangintza garatzea. Eskumen horrek barnean hartzen ditu Autonomia Erkidegoaren eskumeneko titulartasun publikoko liburutegi guztiak, bai eta titulartasun pribatukoak, foru-aldundienak eta estatuarenak ere, baldin eta borondatez sartzen badira Euskadiko Liburutegi Sisteman edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean.

11/2007 Legearen 7. artikuluaren arabera, Unibertsitateko eta ikastetxeetako liburutegiak Euskadiko Liburutegi Sistemaren parte dira.

Arau horrek 13.3 artikuluan ezartzen du ikastetxe publikoetako liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartu ahal izango direla.

Lege horren 13.4 artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren helburu nagusia da herritarrek beren kultura- eta informazio-erregistroetara sarbidea izatea, bai eta erabilera publiko orokorreko liburutegietako zerbitzuetan dauden kanpoko informazio- eta kultura-edukietara ahalik eta sarbide zabalena izatea ere.

Hori guztia dela eta, egiaztatu dugu aipatutako liburutegiak Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeko. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Agindua ematea «iDarte» Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sar dadin, oinarri hartuta Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen 13., 14. eta 19. artikuluetan ezarritakoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen 14. artikuluan aurreikusitako zerbitzua emateko baldintzei eustera behartuta dago «iDarte» Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola ikastetxe publikoa, eta, bestela, emandako integrazio-baimena baliogabetuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 30a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.