Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 20koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak II. eta III. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4252
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/20
  • Argitaratze-data: 2022/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak (aurrerantzean 164/2019 Dekretua) 20. eta 34. artikuluetan ezartzen du dirulaguntzak jasotzeko eskaerak eskabide normalizatuen bidez egin behar direla, zeinak familia politikaren arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu bidez onetsiko baitira; horretaz gain, ezartzen da Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean) izango direla eskuragarri eskabide normalizatu horiek, eta egoitza elektronikoan ere egongo dela aukera eskabideak deskargatzeko (https://www.euskadi.eus/sede).

Era berean, 21.3 eta 35.3 artikuluetan ezartzen du eskabide sinplifikatua erabilita egin beharko direla aurretik izan den baimen-aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak, eta hasierako eskabidean aurkeztutako agiriak baino gutxiago aurkeztu beharko direla.

Ondoren, 56. artikuluan ezartzen du 164/2019 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako eskabideak aurrez aurre aurkez daitezkeela Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean), edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, eskabide normalizatu bidez eta haren atal guztiak behar bezala beteta, edo, bestela, elektronikoki.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluak xedatzen du administrazio-prozedura hasteko eskaerei buruzkoa da artikulua prozedura jakin batean Administrazioak espresuki ezartzen baditu eredu espezifiko batzuk eskaerak aurkezteko, interesdunek nahitaez erabili beharko dituztela eredu horiek, eta gehitzen du eskatzaileek nahi adina datu erants ditzaketela eskaera-ereduan jasotakoak zehazteko eta osatzeko, eta organo hartzaileak onartu eta kontuan izan behar dituela.

Azkenik, Etxeko Langileen Sistema Berezian kotizatzen duten pertsonen kasuan, Gizarte Segurantzak ez du egiten «Kotizaziorako Datuen Txostena KDT Besteren konturako langileak» izeneko agiria, lan-kontratuaren eta lanaldiaren murrizketaren xehetasunak jasota dituena. Horri lotuta, 164/2019 Dekretuak 21.1d) eta 35.1.f) artikuluetan ezartzen du lanaldiaren murrizketa egiaztatzeko enplegatzailearen ziurtagiria aurkeztu ahal izango dela; sailburuaren agindu bidez onartuko da ziurtagiriaren eredua.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

Agindu honen xedea da Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak 20., 21.3, 34. eta 35.5 artikuluetan xedatzen dituen dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak onestea.

  1. Jarraian adierazten diren laguntza-eskabideen inprimaki normalizatuak onesten dira, eta agindu honi eransten zaizkio:

    1. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    2. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie.

    3. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.

    4. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko xedez eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie.

  2. Inprimaki normalizatuak eta horiek nola bete jakiteko jarraibideak https://euskadi.eus egoitza elektronikoan daude eskuragai. Zehazki:

    1. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/lana-familia-bateragarri-egiteko-laguntzak-seme-alaba-adingabeak-zaintzeko-lanaldi-murrizketa-lan-eszedentzia/web01-tramite/eu/

    2. Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen aurkituko da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/lana-familia-bateragarri-egiteko-laguntzak-seme-alaba-adingabeak-zaintzeko-lanaldi-murrizketa-lan-eszedentzia/web01-tramite/eu/

    3. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen aurkituko da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/lana-familia-kontziliazioa-mendetasun-osasun-egoera-larria-senitartekoak-zaintzeko/web01-tramite/eu/

    4. Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen aurkituko da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/lana-familia-kontziliazioa-mendetasun-osasun-egoera-larria-senitartekoak-zaintzeko/web01-tramite/eu/

Enplegatzailearen ziurtagiri-eredu batzuk onartu dira: Etxeko Langileentzako Sistema Berezian kotizatzen duen langilearenak, seme-alabak zaintzeko lanaldiaren murrizketa egiaztatzen duena eta mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden pertsonak zaindu beharra egiaztatzen duena.

Dirulaguntzen eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean edo, bestela, elektronikoki ere bai.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.