Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5105
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/21
  • Argitaratze-data: 2022/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin zen honako eskala hauetan: Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala; Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Eskala Juridikoa, Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala, Datuen Estatistika eta Analisiko Eskala, Hizkuntza Normalizazioko Eskala, Itzulpengintzako Eskala eta Ekonomia eta Enpresako Eskala; Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala, Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala eta Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala eta Obra eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Halaber, Kidego Teknikoko Estatistikako Eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen.

Hautaketa-prozesu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan jasotakoaren arabera egingo dira, haren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 18. apartatuan ezartzen dutenez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrez gain, hau xedatzen du: kidego eta eskala bakoitzean, enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaiak pertsona berberek osatuko dituzte.

Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Enplegua finkatzeko prozesu bereziak:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa: Administrazioko Eskala.

Goi-mailako Teknikarien Kidegoa: Eskala Juridikoa, Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde-antolamendu Eskala, Estatistika eta Datuen Analisi Eskala, Hizkuntza Normalizazioko Eskala, Itzulpengintzako Eskala eta Ekonomia eta Enpresa Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa: Administrazio Kudeaketako Eskala.

Kidego Teknikoa: Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala eta Hizkuntza Normalizazioko Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa: Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala.

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa: Administrazioko Eskala.

Goi-mailako Teknikarien Kidegoa: Eskala Juridikoa, Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde-antolamendu Eskala, Estatistika eta Datuen Analisi Eskala, Hizkuntza Normalizazioko Eskala, Itzulpengintzako Eskala eta Ekonomia eta Enpresa Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa: Administrazio Kudeaketako Eskala.

Kidego Teknikoa: Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala, Estatistikako Eskala eta Hizkuntza Normalizazioko Eskala.

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa: Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 21a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskalan eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

  2. Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalako eta Kidego Teknikoko Eraikuntza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

  3. Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Eskala Juridikoan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

  4. Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Ekonomia eta Enpresa Eskalako eta Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Datuen Analisiaren Estatistika Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia eta Teknikarien Kidegoko Estatistikako Eskalako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesukoak.

    (Ikus .PDF)

  5. Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako, Goi-mailako Teknikarien Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako eta Teknikarien Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskalako enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaiak.

    (Ikus .PDF)

  6. Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obra eta Instalazioen Delineazioko Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.