Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5054
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 17ko eta 2022ko maiatzaren 24ko erabakien bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-kontratudunen 2019. eta 2022. urteetarako enplegu publikoaren pskaintzak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez onartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetako enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta, 1.2 oinarrian xedatuta dago ezen deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak enplegua finkatzeko prozesu berezietan, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin eta oinarri espezifikoak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan langileen hautaketaz xedatutakoa, eta bat etorriz lege horrek 6.1.i) artikuluan emandako eskudantziekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (39)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.