Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien osaketa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5160
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/16
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bitartez (2022ko irailaren 30eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozeduretako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla. Horiek izendatuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 5.2.2 oinarriaren arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, epaimahaiei dagokionez, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du zuzenean epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, titular funtzionarioak izendatuko ditu zuzenean Hezkuntzako sailburuak, bai eta hautaketa-prozedura honetan borondatez parte hartzen duten epaimahaikideen kasuan ere, deialdiaren 5.4 oinarriaren arabera.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren (2022ko irailaren 30eko EHAA) 5.2.2 oinarriaren bosgarren paragrafoan adierazten denaren arabera, 2022ko azaroaren 11n epaimahaien kideak izendatzeko zozketa egin zen; zozketa Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 5.2.2 oinarrian aurreikusitako baldintzen arabera egin zen.

Hori dela eta, hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea agindu honen I. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Epaimahaien osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Bigarrena. Epaimahaietako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, ordezkoa izendatuko da, eranskinean azaltzen den hurrenkeraren arabera, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Hirugarrena. Agindu honen eranskinean azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 24. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak gertatzen badira.

Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)