Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak egiteko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5491
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/19
  • Argitaratze-data: 2022/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Akordioak enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudunentzat.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez onartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetako enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta, 1.2 oinarrian xedatuta dago ezen deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak enplegua finkatzeko prozesu berezietan, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko. Era berean, prozesuko oinarri espezifikoak ere onartzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan langileen hautaketaz xedatutakoa, eta bat etorriz lege horrek 6.1.i) artikuluan emandako eskudantziekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau

(Ikus .PDF)

Agindu honen bidez iragartzen diren hautaketa-prozesuak egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindura joko da, agindu horren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Deialdiko plazak.

    Elektrikariaren lanpostu 1 eskaintzen da txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta hizkuntza-eskakizunik gabe.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, lanpostu horietan sartzeko, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren titulua eskatzen da, edota titulu horren baliokideak.

    Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Hautaketa-prozesua.

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez 100 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira elektrikarien C1 azpitaldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, harremana izan funtzionario-izaerakoa nahiz lan-kontratukoa.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko elektrikariaren lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Bat etorriz enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorretako 9.5 atalean xedatutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan egindako zerbitzutzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion eginkizunetan eta zerbitzuetan horiei atxikitako langileek Estatuko Administrazioan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Tituluak.

      13 puntu, sartzeko alegatutakoaz bestelako titulu bakoitzeko; gehienez 25 puntu emango dira titulu hauengatik:

      Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi-mailako teknikaria.

      Mantentze Lan Elektronikoetako goi-mailako teknikaria.

      Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak gehienez 10 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, bai aplikatuko da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude elektrikariaren lanpostuetan, eta lehentasuna emango zaie.

  1. Deialdiko plazak.

    Autopsietako laguntzaileen 9 lanpostu eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 4.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 5.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, hauek dira autopsietako laguntzailearen lanpostuetan sartzeko eskatutako tituluak:

    Laborategiko Eragiketetako teknikaria, eta horren baliokideak.

    Eskola-graduatua edo baliokidea, eta laborategiko zeregin osagarrietan gutxienez urtebeteko esperientzia.

    Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Hautaketa-prozesua.

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez 100 puntu lor daitezke (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira laborategiko zeregin osagarriak betetzeko C2 azpitaldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, harremana izan funtzionario-izaerakoa nahiz lan-kontratukoa.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko autopsietako laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Tituluak eta lan-poltsetan egotea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

      1. Tituluak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu hauetako bakoitzeko: Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria, Kimika eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria, Farmaziako Produktuen, Produktu Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko goi-mailako teknikaria, eta horien baliokideak.

      Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako autopsietako laguntzaileen lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      Microsoft Access 2010.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, bai aplikatuko da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude autopsietako laguntzaileen lanpostuetan, eta lehentasuna emango zaie.

  1. Deialdiko plazak.

    Baliabide Orokorren teknikarien 2 lanpostu (Bilbao eta Donostia) eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, eta honela banatuta:

  2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1.

  1. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, hauek dira Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Bilbao eta Donostia) sartzeko eskatutako titulazioak:

    Ikus Entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikaria.

    Ikus Entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinuko goi-mailako teknikaria.

    Irudia Argiztatzeko, Hartzeko eta Tratatzeko goi-mailako teknikaria.

    Ikus Entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko goi-mailako teknikaria.

    Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.

    Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikaria.

    Baita haien baliokide guztiak ere.

    Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Hautaketa-prozesua.

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez 100 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira Komunikazio eta Soinuko edo Informatikako lanbide-arloko goi-mailako teknikariaren lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, harremana izan funtzionario-izaerakoa nahiz lan-kontratukoa.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Bilbao eta Donostia) emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Tituluak, hautaketa-prozesuetan parte hartzea eta lan-poltsetan egotea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

      1. Tituluak, sartzeko alegatutakoez bestelakoak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      Ikus Entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi-mailako teknikaria.

      Ikus Entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinuko goi-mailako teknikaria.

      Irudia Argiztatzeko, Hartzeko eta Tratatzeko goi-mailako teknikaria.

      Ikus Entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko goi-mailako teknikaria.

      Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.

      Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikaria.

      Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      5 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi-mailako teknikaria.

      Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalako lan-poltsan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      Microsoft Access 2010.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

      2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Bilbao eta Donostia), eta ez zaie lehentasunik emango.

  1. Deialdiko plazak.

    Baliabide Orokorren teknikarien (Lakua) 2 lanpostu eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta 3. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 19,58 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, hauek dira Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Lakua) sartzeko eskatutako titulazioak:

    Ingeniaritza Informatika Arloan.

    Informatikako Lizentzia.

    Elektronikako Ingeniaritza.

    Telekomunikazio Ingeniaritza.

    Informatikako Gradua.

    Softwarearen Ingeniaritzako Gradua.

    Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua.

    Konputagailuen Ingeniaritzako Gradua.

    Konputazioko eta Adimen Artifizialeko Gradua.

    Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

    Telekomunikazioaren Ingeniaritza Elektronikoko Gradua.

    Soinu eta Irudi Ingeniaritzako Gradua.

    Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako Gradua.

    Komunikazioen Ingeniaritza Elektronikoko Gradua.

    Ingeniaritza Elektroniko Telematikoko Gradua.

    Ingeniaritza Teknikoa Informatika Arloan.

    Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa.

    Informatikako Diplomatura.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

    B gidabaimena.

    Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez 100 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira Baliabide Orokorren teknikarien A taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, harremana izan funtzionario-izaerakoa nahiz lan-kontratukoa.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Lakua) emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Tituluak, hautaketa-prozesuetan parte hartzea eta lan-poltsetan egotea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

      1. Tituluak, sartzeko alegatutakoez bestelakoak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

      Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

      2. Gehienez 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuan lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Baliabide Orokorren teknikarien lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      Microsoft Access 2010.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, bai aplikatuko da aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi baitaude ordezkatuta Baliabide Orokorren teknikariaren lanpostuetan (Lakua), eta lehentasuna emango zaie.

  1. Deialdiko plazak.

    Espetxeko gizarte-langilearen lanpostu 7 eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta hizkuntza-eskakizunik gabe.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 19,58 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, hauek dira espetxeko gizarte-langilearen lanpostuetan sartzeko eskatutako titulazioak:

    Gizarte-laneko gradua.

    Gizarte-lanean diplomatura/Gizarte-Laguntzailea.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

    B gidabaimena.

    Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

    Gehienez 100 puntu lor daitezke (alde batera utzita euskara jakiteagatik merezimendu gisa emango den balorazioa), baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan espetxeko gizarte-langilearen lanpostuetan emandakoak, harremana izan funtzionario-izaerakoa nahiz lan-kontratukoa.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko espetxeko gizarte-langilearen lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Bat etorriz enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorretako 9.5 atalean xedatutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan egindako zerbitzutzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion eginkizunetan eta zerbitzuetan horiei atxikitako langileek Estatuko Administrazioan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Tituluak.

      10 puntu, sartzeko alegatutakoaz bestelako titulu bakoitzeko, gehienez 25 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (lizentzia, gradua eta diplomatura):

      (Ikus .PDF)

      Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak gehienez 10 punturekin baloratuko dira, 4 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      Microsoft Access 2010.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

      2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.

      3. hizkuntza-eskakizuna: 13 puntu.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta espetxeko gizarte-langilearen lanpostuetan, eta ez zaie lehentasunik emango.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.