Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1216
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/02/15
- Argitaratze-data: 2021/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau
Lehenengoa. Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluan hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari-kargutik kentzea:
Nélida Zaitegi de Miguel andrea.
Begoña Pedrosa Lobato andrea.
Javier Laiseca Moneo jauna.
Bigarrena. Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari gisa:
Nerea Begoña Lopategi andrea.
Lourdes Villardon Gallego andrea.
Hirugarrena. Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa zuten karguaren agintaldia bukatu baita:
Amaia Jauregiberri Goenaga andrea.
Igone Abio Zapirain andrea.
Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna.
Laugarrena. Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa:
Ane Urkiola Alustiza andrea.
Begoña Cabria Rueda andrea.
Eduardo Ubieta Muñuzuri jauna.
Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2013ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.