Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3865
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/08/30
  • Argitaratze-data: 2013/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluan dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu-Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau

Lehenengoa. Miren Maite Alonso Arana andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide (hezkuntza arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkaria izango baita) eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari izendatzea.

Bigarrena. Isabel Capanaga Ruiz de Loizaga andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide (hezkuntza-arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkaria izango baita) eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariorde izendatzea.

Hirugarrena. Jaun-andre hauek Euskadiko Eskola Kontseiluan hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari-kargutik kentzea:

Francisco Luna Arcos jauna.

Ascensión Pastor Parres andrea.

Cándido Hernández Garduño jauna.

Laugarrena. Jaun-andre hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari gisa:

Xabier Garagorri Yarza jauna.

María Teresa Ojanguren Villalabeitia andrea.

Bosgarrena. Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa zuten karguaren agintaldia bukatu baita:

Isabel Valenciaga Zugasti andrea.

  1. ª Ángeles Jauregui Irarreta andrea.

    Julen Maren Bengoechea Urretavizcaya jauna.

    Nile Arroita Astelarra andrea.

    Seigarrena. Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa:

    Amaia Jauregiberri Goenaga andrea.

    Igone Abio Zapirain andrea.

    Begoña Garamendi Ibarra andrea.

    Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna.

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.