Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko ekainaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3788
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/23
  • Argitaratze-data: 2021/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretua nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa da Lehiatu Sustapena Programa, eta nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezartzen eta arautzen du.

Aipatutako dekretuaren 9. artikuluak xedatzen duenez, urtero, dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo da, eta artikulu horretan jasotzen diren zenbait alderdi zehaztu.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntzen plan estrategiko bat dauka Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, eta haren barruan dago agindu honen bidez iragartzen den laguntza, zeina euskadi.eus webgunean kontsulta baitaiteke.

Agindu honetan jasotako laguntzak enpresa hauei emango zaizkie: arrantza-, elikadura- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako enpresak, ardogintzaren industria izan ezik, zeinak bere laguntzak izango baititu Lehiatu Ardoa programaren bidez.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen 2021eko otsailaren 11ko 1/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Hori dela-eta hauxe

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Bigarrena. Onuradun izateko betekizunak.

Agindu honetan jasotako laguntzak enpresa hauei emango zaizkie: arrantza-, elikadura- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako enpresak, ardogintzaren industria izan ezik, zeinak bere laguntzak izango baititu Lehiatu Ardoa programaren bidez.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunez gain, puntu honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte. Horren arabera:

  1. Onuradun edo entitate laguntzaile izan daitezke dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden edo deialdi hau arautzen duten oinarrietan xedatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak.

  2. Ezingo dira izan arau honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile honako egoera hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak, salbu eta dirulaguntzaren izaera dela-eta araudi erregulatzaileak salbuespenak ezartzen baditu:

    1. Epai irmo bidez dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo delitu hauetako bat egiteagatik kondenatuak izan direnak: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legez kontrako ordainarazpenak edo hirigintza-arloko delituak.

    2. Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin badute, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo badituzte, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badaude (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe badaude edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badaude, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.

    3. Administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuz gero.

    4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean edo Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aipatutako kasuren batean sartuta badaude edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak badira, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

    5. Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak.

    6. Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea.

    7. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe izatea.

    8. Epai irmo bidez zehatuta egotea, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz.

    9. Ezin izango dira onuradun izan 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako elkarteak, baldin eta kideren batek aurreko debekuren bat badu.

    10. Dirulaguntzak lortzeko debekua izango dute, halaber, irizten bada, zuzentzen dituzten pertsonengatik edota beste zirkunstantzia batzuengatik, beste aurreragoko enpresa batzuen jarraipena direla edota beste enpresa batzuetatik eratorriak direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza arrazoiengatik.

  3. Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan nahastuta dauden elkarteek ezingo dute eskuratu lege honetan araututako dirulaguntzen onuradunaren edo entitate laguntzailearen izaera.

    Ezin izango dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaien elkarteak, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, zeinaren bidez inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

  4. Artikulu honen 2. apartatuaren b), d), e), f), g), h), i) eta j) paragrafoetan eta 3. apartatuan jasotako debekuak modu automatikoan egiaztatuko dira, eta bere horretan mantenduko dira kasu bakoitzean zehazten diren inguruabarrak mantentzen diren bitartean.

  5. Artikulu honen 2. apartatuaren a) eta h) paragrafoetan jasotako debekuak automatikoki egiaztatuko dira. Debekuaren irismena epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du. Bestela, irismena araudiz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

  6. Artikulu honen 2. apartatuaren c) paragrafoan jasotako debekuaren egiaztapena eta irismena zehaztuko dira ekainaren 16ko 2/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen testu bateginaren 21. artikuluan ezarritakoarekin bat, 20.c) artikuluarekin lotuta.

  7. Pertsona edo erakundeek justifikatu ahal izango dute ez daudela onuradun edo entitate laguntzaile izateko debekuetan sartuta artikulu honen 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoetan. Horretarako, lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak erabil ditzakete, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazio orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea arautzen duen erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera, edo administrazio-ziurtagiria, kasu bakoitzaren arabera; edo, bestela, agintaritza eskudunak ezin badu agiri hori egin, horren ordez administrazio-agintaritza edo notario publiko baten aurrean emandako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da.

    Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikulua betez, ezin izango zaie ez laguntzarik ez dirulaguntzarik eman nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin eta zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez badute. Estatutu honen bigarren xedapen gehigarrian adierazten den bezala ezarriko da neurri hori.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. 79/2014 Dekretuak ezarritako laguntza deialdian sartzeko eskabideak aurkezteko epea, 2021eko ekitaldirako, hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Agindu honen II. eranskinean dago jasota laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia.

  3. Eskatzaileek, laguntza-eskabidearekin batera, agindu honen III. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dekretu arautzailearen 8. artikuluaren 3.c) puntuan adierazten den memoria xehatua egiteko, ebazpen-zati honen 5. apartatuan adierazitako web-helbideko fitxa-txostena bete beharko da.

    Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  4. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen-zati honen 5. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak kanal elektronikoz izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082210 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

  6. Kanal elektronikoaren bidez eskaera egin ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpeta gunearen bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  7. Helbide honetan daude zehaztuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  8. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistrora helbide honen bitartez sar daiteke: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  9. Prozeduraren eskuliburua onartzen da, zeina eskuragarri egongo baita https://www.euskadi.eus web-orrian eta argitara ematen baita agindu honen I. eranskinean.

  10. Enpresa txiki eta ertainek (ETE) izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

    1. Pertsona fisikoentzat: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.

    2. Pertsona juridikoentzat: Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren kopia.

  11. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

  12. Eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. paragrafoaren 28. artikuluan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

  13. Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

    Laugarrena. Onuradunen betebeharrak.

    Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunez gain, dekretu horren 15. artikuluan eta ebazpen-zati honetan jasotako betebeharrak bete behar dituzte. Izan ere, horietan jasota daude Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako betebeharrak. Hauek dira:

  1. artikuluari dagokionez:

    1. Dirulaguntza eman izanaren oinarrian dagoen jarduera egitea, jarrera hori hartzea, proiektua egikaritzea edo helburua betetzea.

    2. Dirulaguntza ematen duen organoari edo, hala badagokio, entitate laguntzaileari frogatzea betekizunak eta baldintzak betetzen direla, dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela.

    3. Dirulaguntza ematen duen erakundeak edo, hala badagokio, entitate laguntzaileak egingo dituzten egiaztapen-ekintzak betetzea, eta eskumena duten kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen beste edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute.

    4. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideak lortu izanaren berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari edo entitate laguntzaileari. Jakin bezain laster jakinarazi behar zaio, eta betiere jasotako funtsen erabilpena justifikatu baino lehen.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

    6. Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

    7. Emandako laguntza onartzea. Horri dagokionez, laguntzaren onarpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunak laguntzari berariaz uko egiten ez badio, pentsatuko da onartu egin duela.

    8. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, zeren eta egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

    9. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluaren 4. apartatuan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

    10. Jasotako funtsak itzultzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen diren kasuetan.

  1. artikuluari dagokionez, laguntzeko betebeharra ezartzen da:

    «1. Onuradunek, entitate laguntzaileek eta dirulaguntzaren xedearekin edo justifikazioarekin lotuta dauden hirugarrenek beren laguntza eta beharrezkoak diren agiriak eman beharko dizkiete, kontrol-jarduerak egiten dituztenean, Europar Batasunaren araudiaren arabera finantza-kontrolerako egitekoak esleituta dituzten organoei; xede horretarako, ahalmen hauek izango dituzte (Kontrol Ekonomikoko Bulegoa eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.1.k artikulua):

    1. Egiaztatu beharreko dokumentazioa haien esku jarri behar dute, are programa eta fitxategi informatikoak ere.

    2. Negozio-lokaletan sartzen utzi behar diete, bai eta dirulaguntzaren xede izan den jarduera egiten den establezimendu eta toki guztietan eta dirulaguntzaren kargura finantzatutako eragiketak egiazkoak eta erregularrak direnez egiaztatzeko arakatu beharreko tokietan ere.

    3. Dirulaguntza oker jaso, gozatu edo erabili delako zantzuak agertzen dituzten eragiketen inguruko fakturak edo antzeko edo ordezko dokumentuak gorde behar dituzte, edo haien kopiak eman.

    4. Dirulaguntza kobratu den finantza-erakundeko banku-kontuko edo funtsak baliatzeko erabili den kontuko informazio guztia eman behar diete.

      1. Betebehar hori betetzen ez bada, erresistentzia, aitzakia, oztopatzea edo ezezkoa dela ulertuko da, lege honen 37. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe bestelako zehapenak ere jarri ahal izatea.

        Horrez gain, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikulua aplikatuz, onuradunak behar bezalako publikotasuna eman behar dio diruz lagundutako jardueraren finantzaketaren izaera publikoari. Onuradunek jasotako dirulaguntzen eta laguntzen berri eman beharko dute, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutako moduan eta baldintzetan.

        Bosgarrena. Aurrekontu-zuzkidura.

        Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, bostehun mila (500.000) eurokoak dira.

        Seigarrena. Onuradun bakoitzari gehienez emango zaion laguntzaren zenbatekoa.

        Onuradun bakoitzari gehienez hamar mila (10.000) euroko laguntza emango zaio, dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1.A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta hogeita hamar mila (30.000) eurokoa agindu arautzaile horren 1.B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

        Dena den, honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak errespetatu beharko dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren alorrean de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 30.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.

        Zazpigarrena. Diruz lagun daitezkeen ekintzak.

      1. Honako programa eta ekintza hauek sartu ahal izango dira dirulaguntza deialdi honetan:

        1. Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

          1. Izaera profesionala duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz stand indibidual edo partekatuetan.

          1. Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

          1. Zuzeneko misioak egitea eta estatutik kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak eta produktuen esportazioa areagotzeko.

          1. Alderantzizko misioak egitea, hau da, atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbidapena egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

          1. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko. Sustapen-jarduera zehatz eta espezifiko horietako bakoitzak gehienez hiru hilabeteko iraupena izango du.

          1. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak, hau da, enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

        2. Sustapen-programak:

          Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A apartatuan aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko, hiru herrialdetan. Kanpoan geratzen da enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea, eskatzailearen produktuak sustatzeko programa garatzeko aholkularitza emateko.

      2. Ez da dirulaguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakusmahai bat jarri badu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko erakundeek, eta erakunde horiek euskal enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaini badiete. Hala ere, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako entitateei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek. Azokan parte hartzearekin zerikusia duten eta dirulaguntza jaso duten gastuak geratuko dira kanpoan.

        Zortzigarrena. Guztizko zenbatekoa, eremu geografikoaren arabera.

        Joan-etorrietarako, ostaturako eta mantenurako gastuei dagokienez, hauek dira jarduera bakoitzaren gehieneko zenbateko osoak, eremu geografikoaren arabera banatuta:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko gainerako tokiak: mila (1.000) euro.

      2. Europa: mila eta bostehun (1.500) euro.

      3. Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania: bi mila eta bostehun (2.500) euro.

        Jarduera bat hainbat datatan eta/edo merkatutan egiten bada, banaka zenbatuko da, adierazitako gehieneko zenbatekoa aplikatzeko.

        Bederatzigarrena. Justifikazioa.

        Egikaritutako gastuak justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

        Fakturen eta ordainketen Excel fitxategia.

        Eginiko jarduera bakoitza justifikatzeko fitxa-txostenak.

        Eginiko gastuen fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak.

        Jarduerak egin direla frogatzen duten euskarri-dokumentuak.

        Agindu honen hirugarren ebazpen-zatiaren 5. puntuan adierazitako helbidean jasota dauden jarraibideen arabera aurkeztuko da gastuen justifikazioa.

        Hamargarrena. Bateraezintasuna.

        Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu horretan araututako eta agindu honen bidez deitutako laguntza bateragarria da beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 11. artikuluak egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

        Hamaikagarrena. Datuak babestea.

        Agindu hau aplikatuta biltzen diren izaera pertsonaleko datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

        Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/datuak-babesteko-ordezkaria/hasiera/

        Hamabigarrena. Errekurtsoak.

        Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

        Hamahirugarrena. Ondorioak.

        Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

        Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 23a.

        Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

        MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

        (Ikus .PDF)