Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2017ko eta 2018ko laguntzak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1092
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/02/20
- Argitaratze-data: 2018/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak erregulatzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua 2013ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 227. zenbakian, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean. Dekretu horretan erregulatzen dira gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonentzako laguntzak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak bete ditzaten, tratamenduok finantzaketa publikoaren xede direnean betiere.
Dekretu hori aldatu zen, azaroaren 14ko 247/2017 Dekretuaren bidez (azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.), dekretuaren 3. artikuluan ezartzen diren laguntzen onuradunen taldea zabaltzeko, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren atal batzuk aldatzeko, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak erregulatzen dituen arazoaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 2.1 artikuluan ezarritakora egokitu dadin eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak jarrai dezan aipatu laguntzak kudeatzeko eskumenak izaten.
Aipatutako 447/2013 Dekretuak dioenez, Osasuneko sailburuaren esku egongo da deialdia egitea. Zehatz esanda, 2.2 artikuluaren arabera, «Osasuneko sailburuaren esku egongo da laguntzen deialdia egitea, honako hauek adieraziko dituen agindua emanez: laguntzak zehazteko aldiak, izapideei (zuzenekoei zein elektronikoei) buruzko zehaztapenak, eskaerak aurkezteko epea, tokia eta modua, laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, bai eta horiek emateko baldintzak egiaztatzeko eskatutako agiriak eta eskaera-eredua ere; hori guztia dekretu honetan jasotako arauak garatuz eta aplikatuz».
Aipatu artikulua betetzearren, 2013ko abenduaren 23ko Agindua onartu zen (2013-12-31ko EHAA, 248. zk.), zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2013. eta 2014. urteetarako laguntzak emateko. Aipatutako deialdian, 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2014ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.
Era berean, 2015eko urtarrilaren 21ean Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2014. eta 2015. urteetarako laguntzak emateko (2015-01-27ko EHAA, 17. zk.). Aipatu deialdian, 2014ko abenduaren 1etik 31ra eta 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.
Era berean, 2015eko abenduaren 10ean Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2015. eta 2016. urteetarako laguntzak emateko (2015-12-23ko EHAA, 244. zk.). Aipatutako deialdian, 2015eko abenduaren 1etik 31ra eta 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.
Gero, Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu zen, 2017ko otsailaren 21ean, zeinarekin deialdia egiten baitzen agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2016. eta 2017. urteetarako laguntzak emateko (2017-03-1eko EHAA, 42. zk.). Aipatutako deialdian, 2016ko abenduaren 1etik 31ra eta 2017ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuetarako laguntzak ematea erregulatzen da.
Eta agindu honen bitartez, beste deialdi bat egiten da, 2017-2018ko epealdiari dagokiona.
Agindu honetan kontuan hartzen da zer ondorio izan ditzakeen Konstituzio Auzitegiaren 2017ko azaroaren 16ko 134/2017 epaiak onuradun izan daitezkeen batzuek eskatutako laguntzak zehazterakoan. Epai horrek 4540-2012 eskumen-gatazka positiboa ebazten du, Espainiako Gobernuak sustatua Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko agindu batzuei dagokienez. Horregatik, Agindu honek xedapen iragankor bakarra ezartzen du, aipaturiko ondorio horiek aintzat hartzen dituena.
Horrenbestez, honako hau
Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2017ko abenduaren 1etik 31rako eta 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetarako dira.
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien kopurua sei milioi eta seiehun eta hogeita bost mila eurokoa da (6.625.000).
Deialdi honetan guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-izendapen hori gaindituko, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko.
Halaber, deialdi honetarako izendatutako kreditua eta hori eguneratzearen ondoriozkoa agortzen bada; orduan, zirkunstantzia horri publizitatea ematearren, Osasuneko sailburuordeak ebazpen bat emango du, zeinetan zehaztuko baita zein egunetan agortu zen kreditua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; guztia ere, azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Gaixotasun- eta beharrizan-egoera objektiboan dauden pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, betiere betetzen badituzte laguntza horien onuraduna izateko azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak (dekretu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dira), eta laguntza horien xede den gastua deialdi honetan zehaztutako aldian egin badute. Zehatz esanda, hauxe da gastu hori:
Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta egonik, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Langabeziaren legezko egoeran egonik, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Aurreko ataletan aipatutako aseguratuen onuradunak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aplikazio-eremu subjektiboan sartzen badira.
Zehapen administratibo edo penala izateagatik diru-laguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten pertsonek ezin izango dute lehiaketan parte hartu jasotako zigorrak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen debeku legalen bat dutenek; horretan barne direlarik Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aplikatzearen ondoriozkoak.
Pertsona onuradunei laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko diru-laguntzen esparruan hasitako eta izapideetan dauden prozedurak alegia.
Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2017ko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan pagatu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.
Halaber, itzuli ahal izango dira 2018ko epealdian bertan ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.
Interesdunek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; hartarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.
Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago erregulaturik: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; eta Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa-PLATEA- ezartzen duen dokumentua onartzen duena.
Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoen bidez egin ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren http://www.euskadi.net/misgestiones web-orriaren bidez, hain zuzen ere. http://www.euskadi.eus/misgestiones
Oro har, izapidetze erraztuaren bitartez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, betiere organo kudeatzaileak eskabideak ebazteko behar besteko informazio badu, bai pertsona onuradun izatearen kondizioaz, bai laguntzaren xede den gastua egiteaz, eta eskatzaileek baimen espresua eman badute aipatutako datu horiek egiaztatzeko.
Beraz, honako pertsona hauek erabili ahal izango dute izapidetze erraztua:
Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak eta beren onuradunak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan araututa dagoena.
Langabeziaren legezko egoeran daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak eta beren onuradunak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan erregulatuta dagoena.
Beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun-txartelaren titularrak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan erregulatuta dagoena.
Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aplikazio subjektiboaren arloan sartzen badira.
Egoera horretan dauden pertsonek I. eranskineko eskabide-eredua bete beharko dute. Eskabide horretan, Administrazioari baimena emango zaio, eskatzaileak adierazten duen kontuan ordainketa egiteko. Horretarako, lehenago egiaztatu beharko da, batetik, onuraduna nor den, eta, bestetik, laguntzaren helbururako gastua egin dela. Eskabidea Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere: http://www.osakidetza.euskadi.eus
Izapidetze errazturik egiterik ez badago, ohiko izapidetzearen bidez kudeatuko dira deialdi honetan erregulatutako laguntzak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hau da:
Pertsona eskatzaileak Administraziori berariazko baimenik ematen ez badio datuak egiaztatzeko.
Diru-laguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada.
Baldin eta agindu honetako bigarren xedapen gehigarrian zehaztutako pertsonen arlokoa bada eskabideak izapidetzea.
Kasu horretan, interesdunek, banako osasun-txartelaren bidez edo Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak jasotzeko bidea ematen duen dokumentu identifikatzailearen bidez nortzuk diren egiaztatu ondoren, eskabidea aurkeztuko dute, agindu honetako II. eranskineko eredua behar bezala betez. Eredu horri honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:
Onuradun-izaera egiaztatzen duen dokumentazioa.
Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak jasotzen dituena.
Eskuratutako produktua pagatu izana justifikatzeko agiriak, non jasotzen baitira jaso dituzten produktuen identifikazio-datuak eta eskatzaileak egindako ekarpenak, tokatzen den epealdian diruz lagundutako gastuei dagokienez.
Paperezko euskarrian edo euskarri elektronikoan (pdf formatuan) aurkeztu ahal izango da dokumentazioa.
Eskabide-eredua Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan: http://www.osakidetza.euskadi.eus
Diru-laguntzetarako eskabide-inprimakiak ez badira guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, eskabidea ukatutzat joko dela adieraziko zaio. Administrazioak eskabide horiei buruzko berariazko ebazpen bat eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Pertsona eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta eskatutako gainontzeko dokumentazioa. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan eta prozeduran zehar, pertsona eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, horixe baitago ezarria azaroaren 24ko 10/1982 Legearen, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa dena, 6.1 artikuluan.
Deialdi osorako izapidetze-eskabide bat aurkeztea aski izango dute pertsona interesdunek, eta hori egin ahal izango dute edozein unetan, agindu hau ondorioak sortzen hasten denetik 2018ko abenduaren 10era bitarte.
Izapidetze arruntari dagokionez, deialdi honetan pertsona interesdunek bi eskabide aurkeztu ahal izango dituzte gehienez ere; lehena, 2018ko ekainaren 10era arte, eta bigarrena, 2018ko abenduaren 10era arte, lehenengoan justifikatu gabeko gastuei dagokienez.
Eskabideak Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta Osakidetzako osasun-zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan ere. Halaber, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko aukera dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez: www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki-taula.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenaren bidez, ebatziko da pertsona onuradunei laguntzak ematen zaizkien ala ez, edo ukatzen zaizkien ala ez, betiere organo kudeatzailearen proposamena delarik; eta ebatzitako hori jakinarazi egin beharko da, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan paratuaz: www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki-taula; eta bai Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eta osasun-zentroetan ere; guztiarekin ere, «izapide administratiboak»-«laguntzak» atalean, egoitza elektroniko honetan: http://www.osakidetza.euskadi.eus
Planteatzen den izapidetze-era edozein delarik ere, laguntzaren helburuari doakion gastua zehaztu ostean, laguntzak esleitzeko ebazpenak emango dira, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren bidez, bat 2018ko uztailaren lehen hamabostaldiaren barruan, eta bestea 2018ko abenduaren bigarren hamabostaldiaren barruan, hurrenez hurren 2017ko abenduaren 1etik 2018ko ekainaren 10era bitartean egindako gastuengatiko laguntzetarako, eta 2018ko ekainaren 11tik azaroaren 30era bitartean egindako gastuengatiko laguntzetarako. Edozelan ere, izapidetze arruntean formulatutako eskabideen gaineko ebazpenek beharko dute izan koherenteak eskabideotan jasotako eskabide zehatzarekiko.
Goiko horren aurka egin gabe, izapidetze-era edozein delarik ere, 2018ko ekainaren 10az geroztik egiten bada eskabidea, laguntzak emateko ebazpen bat bakarrik emango da, 2018ko abenduaren bigarren hamabostaldiaren barruan eman ere, diru-laguntzari dagokin aldian zehar pertsona onuradunek egindako gastuei dagokienez.
Laguntzak emateko ebazpena argitarazten denetik harako bi hilabeteko epearen barruan, pagatuko zaizkie emandako laguntzak pertsona onuradunei.
Laguntzak baiesteko edo ezesteko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako era eta epeetan.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA
Deialdi honetan ezartzen den 18.000 eurotik beherako urteko errentetako diru-sarreren muga, honako kopuru hauen arabera neurtuko da: 2017ko abenduan egindako gastuei dagokienez, 2016ko ekitaldian, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren likidatuaren aitorpeneko aurrezpen eta likidazio-oinarri orokorraren laukian kontsignatutako zenbatekoa; 2018ko ekitaldian egindako gastuei dagokienez, 2017ko ekitaldian, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren likidatuaren aitorpeneko aurrezpen eta likidazio-oinarri orokorraren laukian kontsignatutako zenbatekoa.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonek II. eranskineko eredua bete beharko dute bere eskabidea izapidetzeko, ohiko izapidetzeari jarraikiz. Horretarako, MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien titularrak izan beharko dute eta 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten pentsiodun (klase pasiboak) ere bai, betiere horien bermatzailea Estatuko Osasun Sistema bada; beren onuradunak ere bete beharko dute eredu hori, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, eta errekonozituta badaude dekretu honen bigarren xedapen gehigarriaren 1. eta 2. paragrafoetan: 47/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.
Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:
MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezietan afiliaturik egotea eta pentsiodun-izaera (Klase Pasiboak eta Erregimen Orokorra) edo haietako pentsionistaren baten onuradun izatea egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
PFEZren aitorpenaren kopia edo diru-sarrera gutxi izateagatik errenta-aitorpena egin beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.
Erositako produktuak ordaindu izana justifikatzeko agiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindu dituzten gastuei diruz lagun daitezkeenei dagokienez.
Kasu horietan, eskabideak 10. artikuluan aipatutako epean eta tokietan aurkeztuko dira.
Agindu honen 3.1.e) artikuluan zehaztutako onuradunentzako laguntzak soil-soilik ordainduko dira 2017ko abenduaren 20a baino lehen egindako gastuetarako, data horretan argitaratu baitzen Konstituzio Auzitegiaren 2017ko azaroaren 16ko 134/2017 epaia, 4540-2012 eskumen-gatazka positiboa ebazten duena, Espainiako Gobernuak sustatua Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko agindu batzuei dagokienez (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2017-12-20, 308. zk.).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako arau hauetan ezarritakoa aplikatu beharko da: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta beraren erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuz onartua; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua; 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek 2018ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 247/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko osasun sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen Dekretua.
- Ikus: 447/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.