Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko otsailaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1066
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/17
- Argitaratze-data: 2017/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduz sortu zen Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisa sortu zen, txertaketen arloan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez, zeinaren bidez Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen baita.
Ondoren, agindu hori aldatu egin zuen Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 24ko Aginduak, kide-kopurua handitzeko xedearekin. Agindu horren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea kide hauek osatuko dute: lehendakari batek eta 15 bokalek gehienez, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu. Ahalegina egingo da osaera hori paritarioa izan dadin.
Bokalak banaketa honen arabera izendatuko dira:
Bokal bat, Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari.
Bokal bat, Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkari.
Bokal bat, Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartearen ordezkari (Osatzen).
8 bokal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari.
4 bokal, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari.
Une honetan, beharrezkoa da bokal horietakoren bat berritzea, eta 2011ko irailaren 8ko eta 2014ko apirilaren 7ko aginduen bidez eginiko beste izendapen batzuei eutsi egingo zaie. Araudi-teknikaren ikuspegitik, egokiagotzat jo da batzordeko kide guztien zerrenda eguneratua egitea; dena den, zenbait kasutan, lehenago egindako izendapenen berreste soila baizik ez du ekarriko horrek.
Horregatik, jasotako jakinarazpenak ikusirik eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau
Lehenengoa. Eguneratzea Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, pertsona hauen izendapenaren bidez:
Lehendakaria:
José M.ª Arteagoitia Axpe jauna.
Bokalak:
Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari:
Elisa Garrote Llanos andrea.
Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkari:
María Jesús Llorens Balduciel andrea.
Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartearen ordezkari (Osatzen):
Susana Martín Martín andrea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren osasun-zerbitzuen ordezkari:
Margarita Viciola García andrea.
Itziar Pocheville Guruzeta andrea.
Koldo Agirrebengoa Ibarguren jauna.
Alberto García-Zamalloa Zamalloa jauna.
Estíbaliz Onis González andrea.
Joseba Portu Zapirain jauna.
ª Asunción Ibarra Cárcamo andrea.
Gustavo Cilla Eguiluz jauna.
Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari:
Ana Iñarritu Ibarretxe andrea.
Rosa Sancho Martínez andrea; idazkari-lanak egingo ditu.
Bigarrena. Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu bidez egingo dira, batzordean parte hartzen duten erakunde eta entitateek euren ordezkariak izendatu eta gero.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko otsailaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko martxoaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita 2011ko irailaren 7ko Agindua, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko irailaren 7koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.