Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko uztailaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa berezien oinarri orokorrak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3202
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/09
  • Argitaratze-data: 2015/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostu batzuk bete behar dira. Lanpostuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat dira eta aurrekontuetan diruz hornituta daude; lehiaketa bidez bete behar dira, horrela xedatu baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan. Bada, lege-testu horren 6.1.j) artikuluan eman zaizkidan eskumenak baliatuz eta EAEko Herri Administrazioetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko araudia (190/2004 Dekretuaren bidez onetsi zena) betez, organo eskudunek aginduzko txostenak egin ostean, hauxe

Lehenengoa. Deituko diren lehiaketa bereziak arautzeko oinarri orokorrak onartuko dira. Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.