Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko martxoaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1470
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/03/17
- Argitaratze-data: 2015/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisara sortu zen, sortzetiko gaixotasunei buruzko aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.
Geroztik, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez aldatu egin zen 2009ko urtarrilaren 14koa, Kontseiluaren osaerari eta banaketari dagokienez. Agindu honetako 1. artikuluarekin bat etorriaz, Aholku Batzordea lehendakari batek, idazkari batek eta 12 kontseilukidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak.
Hori dela eta, hau
Lehenengoa. Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Alberto Pérez Legorburu.
Idazkaria:
Larraitz Arriola Larrarte.
Kontseilukideak:
Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Programako koordinatzaileak.
Aitziber Pérez Fernández.
Miguel Angel Cortajarena Altuna.
Gabriel Saitúa Muñiz.
Mercedes Martínez Ayucar.
Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaria:
Ignacio Díez López.
Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkaria:
Mercedes Fraca Padilla.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari modura:
Enrique Peiró Callizo.
Adelina Pérez Alonso.
4 kide, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari:
José Antonio Municio Martín.
Cristina Iriarte Valencia.
Mercedes Espada Sáenz-Torre.
José M.ª Arteagoitia Axpe.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2016ko martxoaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez izendatzen baitira Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko martxoaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko otsailaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen duen 2009ko urtarrilaren 14ko Agindua aldatzen duena.