Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko ekainaren 16koa, Segurtasuneko sailburuarena, urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 2821
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/16
- Argitaratze-data: 2015/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Urriaren 4ko 380/1994 Dekretuak, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duenak, azken xedapenetako lehenengoan ahalmena ematen dio Herrizaingo sailburuari dekretu hura garatu eta gauzatzeko behar diren xedapenak ezartzeko eta, bereziki, joko-aretoetan makinen eta elkarrekin konektatutako sistemen ezaugarriak eta horiek instalatzeko baldintzak aldatzeari dagozkionak.
Horrela egin zen urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duen Herrizaingo sailburuaren 2000ko abenduaren 21eko Aginduan. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen. Aipatutako Araudiak eta, batez ere, 2000. urtean onartu zenetik Dekretua garatzeko Agindua aplikatzean lortutako esperientziak gomendatzen du garapen-arau gehiago ezartzea, agindu honen bidez, hain zuzen ere; hala, bada, agindu honek aurrekoa ordezkatzen eta indargabetzen du, aretoen baimentze- eta funtzionamendu-baldintzak argiago zehazteko helburuarekin, ostalaritza-zerbitzu osagarriari dagokionez, bereziki.
Horrenbestez, indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, hauxe
Joko-areto bat instalatu eta abian jartzeko baimena lortu ahal izateko nahitaezkoa izango da ustiatzeko nahiko baimen eskuragarri dituztela egiaztatzea, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudian xedatutakoaren arabera.
Funtzionatzen ari den joko-areto batean, «B» motako 25 makina baino gehiago instalatu nahi bada, eskumeneko teknikariak edo Eusko Jaurlaritzak homologatutako erakundeak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko du aretoaren titularrak; eta horren arabera, areto hori dentsitate altuko eremu batean ez dagoela adieraziko da.
Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudiaren 15. artikuluak aipatzen duen ostalaritza-zerbitzu osagarria duten joko- eta jolas-aretoek:
Joko-aretoaren barruan, ezingo dira konpartimentuetan zatitu edo banatu ate bidez ostalaritza- eta joko-eremuak; batzuen eta besteen arteko igarobideak 1,60 metroko zabalera izan beharko du, gutxienez ere.
Aretorako sarreraren edo sarreren ondo-ondotik, gutxienez, aretoan instalatutako «B» motako makinen edo apustu-makinen % 30en aurreko aldea ikusi beharko da.
Ez da ostalaritza-zerbitzutzat joko kanpoko aldean gutxienez 1,5 metroko altuerako bi mahai jartzea, gehienez, aulkirik jartzen ez bada.
Ostalaritza-zerbitzu osagarriaren azalera kalkulatzeko arau hauek aplikatuko dira:
Ostalaritza-zerbitzuaren mostradoreak beteko duen azalera zehazteko, aretoaren azalera erabilgarriaren aldera, aintzat hartuko da barra gisara baliatzen den eremu osoa. Ez dira aintzat hartzen sukaldeak eta barruko aldeak, ezta barrarenak ere.
Azalera horri 0,40 metro erantsiko zaizkio, mostradorearen luzerari baitagokio eta ulertzen baita espazio hori beharrezko gutxienekoa dela joko-aretoan zerbitzu hori eskatzen duten bezeroak egoteko eta, horrenbestez, zerbitzu horri egotzi behar zaiola, ikuskapena egiteko unean eremu horretan pertsonarik dagoen ala ez dagoen gorabehera. Barraren kanpoaldean aulkirik badago eta aulkiok aipatutako 0,40 metrotik gora hartzen badute, benetako distantzia hartuko da aintzat kalkulua egiteko.
Mahaiak jartzera bideratutako azalerari dagokionez, aintzat hartu beharko da altzari horien aldeen edo erradioen luzera, aulkiak jartzeko 0,40 metro gehituta, axola gabe egiazki mahai horien inguruan mahaiak jarrita dauden ala ez.
Azalera neurtzeari dagokionez, mahaitzat joko da edozein motako objektuak gainean jartzeko balio duen edozein azalera, baldin eta 20 zentimetro baino gehiagoko hondoa badu.
Aretoaren sarreraren edo sarreren barruko aldean, haien ondo-ondoan, ostalaritza-zerbitzua duten joko-aretoek 39 hazbeteko pantaila bana jarri beharko dute, gutxienez, haren edukia sarreratik irakurtzeko modukoa delarik; horretaz gain, kontsumitzaileari jakinaraziko zaio lokala joko-areto bat dela, hitz hauen bidez: «Joko-areto batean zaude». Pantaila hori euskarri independente batean instala daiteke, horman edo sabaitik esekita, eta aretorako sarrera-atetik edo -ateetatik 5 metroko erradioaren barruan kokatu beharko da.
Pantailak piztuta egon beharko du aretoak irekita dirauen bitartean, ohartarazpen hauek agertzen direla pantailan: jokoak mendekotasuna eragin dezake eta debekatuta dago adingabeek jokatzea Herrizaingo sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduan jasotako eduki eta formatua izanik, baita interkonektatutako sariaren zenbatekoa ere. Era berean, aretoaren jabeak jokoaren arloan eskumena duen zuzendaritzak proposatutako publizitate-kanpainak jar ditzake pantaila horietan, bai eta egokitzat jotako gainerako mezuak ere, aretoko joko-jarduerarekin lotuta, betiere.
Mezu horiek 10 segundo baino gehiago egongo dira agerian eta minutu bateko maiztasunaz, gutxienez.
Aipatutako pantailan ezingo da apustuen xede diren gertakariei buruzko irudirik jarri.
Pantaila horren ordez eta sarreratik irakur daitezkeen edukiekin, 90 cm x 60 cm-ko gutxieneko azalerako kartelak jar daitezke aretora sartzeko atetik edo ateetatik 5 metroko erradioaren barruan eta artikulu honetako 2. atalean aipatutako edukiak izango dituzte.
Joko-areto batek eta jolas-areto batek hormak edo beste arkitektura-osagai batzuk partekatzen badituzte, eskakizun hauek bete behako dira:
Areto bakoitzerako sarrerak independenteak izan beharko dira, eta modu argian bereizita egon beharko dute.
Kota guztietan bi establezimenduen arteko ikusizko isolamendua zein isolamendu akustikoa eragiten duten itxituren bidez egingo da bi lokalen arteko bereizketa.
Ezingo da bi lokalen arteko komunikaziorik egon, ez barne-sarbiderik, erabiltzaileentzat. Bakar-bakarrik, aretoen langileentzat baino ez diren sarbide murriztuak egotea baimenduko da. Aipatu sarbidea blokeatuta egongo da erabiltzaileentzat, aretoak jardunean egon bitartean, eta erabiltzeko murrizketa oso argi iragarriko da. Ebakuazio-bideak diren sarbideak xede horretara bideratuko dira soilik.
Bereiz egiaztatu beharko du joko-areto bakoitzak arauzko baldintzak betetzen dituela, eta bi espediente bereizi izapidetuko dira, betiere.
Joko-aretoen izen komertzialak ezingo du beste joko batzuen edo jokoen azpi-sektoreen izenik barne hartu edo horien aipamenik egin.
Interkonektatutako sistemen sariak ezingo dira lokalaren kanpoko aldean iragarri.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu hau indarrean sartzean baimenduta dauden joko-aretoen titularrek Aginduaren 3., 4. eta 6. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute, urtebeteko epean, Agindua indarrean sartzen denetik aurrera.
Aurreko atalean xedatutakoa ez betetzeak joko-aretoaren baimena baliogabetzea ekarriko du, edo Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudiak 15.4 artikuluan aurreikusitako ostalaritza-zerbitzu osagarria erabiltzaileei eskaintzeko aukera kentzea, dagokion moduan.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
Xedapen iragankorretako lehenengoan xedatutakoari eragin gabe, agindu hau indarrean sartzean bazeuden joko-aretoetan edozein aldaketa egiteko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena behar bada, urriaren 4ko 380/1994 Dekretuak, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duenak, 11.5 artikuluan, hala xedatzen baitu; aldaketa horiek agindu honetan ezarritako aurreikuspenak bete beharko dituzte.
Indargabetuta gelditu da 2000ko abenduaren 21eko Agindua, Herrizaingo sailburuarena, urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2000ko abenduaren 21ekoa, Herrizaingo sailburuarena, urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2017ko azaroaren 21koa, Segurtasuneko sailburuarena, joko-aretoetarako eta jolas-aretoetarako lokalen betekizunak eta ezaugarriak arautzen dituena.
- Garatzen du: 380/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, jokoaretoen eta jolasaretoen araudia onartzen duena.