Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko apirilaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren, eta hari atxikitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuei buruzko Agindua aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1924
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/04/17
- Argitaratze-data: 2015/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak
Testu legala
2014ko azaroaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2014ko azaroaren 28ko Agindua, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren, eta hari atxikitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuei buruzkoa.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak Auzia Euskaraz izeneko proiektua sortu eta garatu du, auzi-eskeak osoki euskaraz izapidetzea lortze aldera. Horretarako, prozesu judizialetan parte hartzen duten langile-taldeetan eragin behar da eta, horregatik, euskal eragile juridikoen sarea sendotze aldera, bi ekimen diseinatu dira aipatutako proiektuaren barruan: lehenengoa, Auzia Euskaraz aldizkaria, proiektua eta horren garapena ezagutzera emateko xedea duena; eta, bigarrena, Euskara-emaileak kanpaina, epaitegietan eta auzien esparruan euskararen erabilera bultzatzen duten pertsonen foroa sortuta. Proiektua osatzen duten ekimenetan parte hartzen duten langileen datu pertsonalak biltzeko, Auzia Euskaraz proiekturako datu pertsonalen fitxategi automatizatua sortu behar da. Fitxategi hori sail honetako datu pertsonalen gainerako fitxategi automatizatuei erantsiko zaie.
Euskarri fisikoan jasotako izaera pertsonaleko datuen tratamenduan eta sektore publikoak zein pribatuak datu horiei gerora ematen dieten erabilera-modalitate orotan pertsona fisikoen ohorea eta intimitatea bermatu eta babestea da Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedea.
Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeko 4. artikuluak xedatzen duenez abenduaren 13ko 15/1993 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 20.1 artikuluan xedatuarekin bat, autonomia-erkidegoko administrazioko fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, dena delako fitxategia atxikita dagoen saileko titularrak agindua eman behar du. Indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko ditu agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Horrez gain, urriaren 18ko 308/2005 Dekretuak, Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen duenak, 2. artikuluan xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi beharko diotela datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatu izana, gorabehera horiek Datuak Babesteko Erregistroan inskriba daitezen.
Hala, bada, agindu honek 2014ko azaroaren 28ko Agindua aldatzen du, xedapen honen artikulu bakarrean eta eranskinean jasotzen diren baldintzetan fitxategi bat sortzeko.
Hori dela eta, hau
Luzatu egin da Herri Administrazio eta Justizia Saileko fitxategien zerrenda, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko azaroaren 28ko Aginduak, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren, eta hari atxikitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuei buruzkoak, «Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen zerrenda» izeneko I. eranskinaren barruko A) atalean, «Datu pertsonalak dituzten Herri Administrazio eta Justizia Saileko fitxategi automatizatuk» izenekoan, jasotzen duena; izan ere, «Fitxategi sortu berriak» eranskinean bildutako izendapen eta ezaugarrien araberako fitxategia erantsi da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Zerbitzu Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko erregistroari jakinaraziko dizkio sortutako fitxategiak eta bertan inskribatzeko eskaera egingo dio.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 17a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Fitxategien zerrendan izango duen kokapena, izena eta edukia.
Auzia euskaraz proiektua
Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Helburua: Zuzenbidearen arloan euskararen erabilera bultzatzen duen taldea osatzen duten pertsonen jarraipena egitea Auzia Euskaraz proiektua garatzen den bitartean.
Aurreikusitako erabilera: www.auziaeuskaraz.eus webgunean argitaratzea.
Zer pertsonari edo talderi buruzko datuak lortu nahi diren:
Justiziaren edota Zuzenbidearen alorrean euskara erabiltzen duten edo euskaraz lan egiten duten pertsonak, hala nola, epaileak, fiskalak, idazkari judizialak, funtzionario judizialak, abokatuak, prokuradoreak, auzitegietako medikuak, talde psikosozialetako partaideak, notarioak eta unibertsitateko ikasle zein irakasleak.
Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura:
Jatorria: interesdunek emandako datuak.
Jasotzeko prozedura: lineako inprimakiak, paperezko inprimakiak eta posta elektronikoa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak (ID).
Pertsonaren ezaugarrien datuak (EP).
Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak (IL).
Datuen lagapenak eta komunikazioak:
Ez da aurreikusi.
Organo arduraduna:
Justizia Administrazioko Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu, aurka egin eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzura jo behar den:
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Fitxategiaren segurtasun-maila:
Oinarrizkoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki indargabetutakoa: AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Sailaren eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoaren datu pertsonalen fitxategiei buruzkoa.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2014ko azaroaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eta sail horretara atxikitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (HAEE/IVAP) nahiz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan datu