Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

19. artikulua.– Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza.

  1. Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluan oro har esleitzen zaizkion eskumenez gainera:
    1. Estrategia digitala zuzentzea, eta informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak zuzendu eta gainbegiratzea.
    2. Eraldaketa digitala, berrikuntza eta Administrazioaren prozesuak arindu eta sinplifikatzea bultzatu, zuzendu eta garatzea.
    3. Administrazio digitala eta gobernu elektronikoa.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren prozeduren araubidea, Araubide Juridikoaren Sailburuordetzarekin lankidetzan.
    5. Herritarrei informazioa eman eta, oro har, harrera egiteko prozesu, tresna eta zerbitzu korporatiboak, zentralizatuak eta kanal anitzekoak bultzatu eta garatzea.
    6. Hainbat sailetarako zerbitzuen, artxiboen eta argitaratze-jardueraren arloko eginkizunak betetzea.
  2. Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordeak kontratazio-organoari dagozkion eskumenak beteko ditu, bai eta gastuak baimendu ere, arlo hauetan sustatzen diren kontratazio publikoetan:
    1. Higiezinen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluko 1. atalean arautua.
    2. IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan arautua.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen argitaratze-jarduera, irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan arautua.
    4. Administrazioko Ibilgailuen Atalaren kudeaketa, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuari jarraituz, horren 2. eta 3. artikuluek zehazten duten eremuan.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legean ezarritakoaren arabera.
  3. Honako zuzendaritza hauek Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzaren mende egongo dira:
    1. Estrategia Digitalaren Zuzendaritza.
    2. Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza.
    3. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Agustin Zubillaga Rego
(2024/11/12 - ) Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordea