Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza

LABURPENA

Objektua

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza honako hauetaz arduratuko da:

  • Administrazioaren eraikin eta egoitzei buruzko politika
  • Normalizazio eta homologazio egitekoa
  • Hainbat sailetako eraikin eta zerbitzuen kudeaketa
  • Artxibo-sistemen kudeaketa
  • Argitalpen kudeaketa

Halaber, Autonomia Erkidegoko Administrazioak informazio-sistemen, telefoniaren, sareen azpiegitura eta zerbitzuen edo telekomunikazioen arloan dituen eskumenen ondorioz sortutako araubide orokorrak zuzentzea eta ikuskatzea ere organo horri dagokio.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak beteko ditu arlo hauetan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskumenak: hainbat sailetarako diren zerbitzuak; artxiboak eta argitaratze-jarduna; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; dekretu honen 4. artikuluan zehaztutako eskumenak ere badagozkio sailburuordeari.
  2. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak kontratazio-organoari dagozkion eskumenak beteko ditu, baita gastuak baimendu ere, arlo hauetan sustatzen diren kontratazio publikoetan:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluko 1. atalean araututako higiezinen kudeaketa bateratua.
    2. IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan arautua.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren argitaratze-jarduera, irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan arautua.
    4. Administrazioko Ibilgailuen Atalaren kudeaketa, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuari jarraituz, horren 2. eta 3. artikuluek zehazten duten eremuan.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema, uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak ezartzen dituen antolamenduari eta funtzionamenduari jarraituz.

4. artikulua.- Sailburuordeak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Polentzi Urquijo Sagredo
(2020/09/18 - 2024/06/26) Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea