Osasun Saila

Segurtasun Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Segurtasun Sailburuordetza.

 Segurtasun Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailari esleitzen zaizkion egitekoak bete-
tzea honako arlo hauetan: pertsona eta ondasunen segurtasuna eta herritarren segurtasuna; udaltzaingoen eta segurtasun pribatuaren arteko koordinazioa, bai eta Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea kudeatzea eta giza baliabideen arloko politikak garatzea. Gainera, bere ardurapekoak izango dira Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kon-tratudunen kudeaketa eta sailaren barruan kontratazioarekin, ondarearen kudeaketarekin etabaliabide orokorrekin lotutako jarduerak.

Segurtasun Sailburuordetzak, 5. artikuluan ezarritako egiteko orokorrez gain, eskumen hauek ere izango ditu:

  1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudun finkoak izateko hautatutako pertsonak kontratatzea, eta saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuen eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen lanpostuen hornidura ebaztea ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuena izan ezik.
  2. Ertzaintzan, merezimendu-lehiaketaren bidez lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduren deialdiak egin eta horiek ebaztea. Horrez gain, Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea aplikatzeko gainerako egintzak egitea, berariaz beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.
  3. Kontratazio-organo gisa jardutea eta bitarteko propioei mandatuak ematea, zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa denean.

Ertzaintzari dagokionez, Segurtasuneko sailburuordeari dagokio, betiere sailburuaren zuzendaritzapean, eskumen hauek baliatzea:

  1. Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza, eta haren unitateen eta polizia-zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.
  2. Ertzaintzaren antolaketa orokorra planifikatu eta ebaluatzea, haren plantilla egitea eta langile-beharrak zehaztea, hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak bideratzeko.
  3. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.
  4. Ertzaintzan izendapen askearen bidez edo zerbitzu-eginkizunetan bete beharreko lanpostuetarako deialdiak egin eta horiek ebaztea, eta izendapen horiek errebokatzea.
  5. Polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun edo zuridun dominak ematea.
  6. Diziplina-ahala erabiltzea Ertzaintzako langileei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen diziplina-araubidean aurreikusitakoaren arabera.
  7. Segurtasun-arloan arduradun diren beste agintaritza eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatzea, eta koordinazio-irizpide orokorrak ezartzea nazioarteko lankidetzako organismo ofizialekin eta polizia kidegoekin.

Segurtasun publikoko agintari den aldetik, Segurtasun Sailburuordetzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorra egitea.
  2. Honako hauek baimentzea: udalerrien arteko lankidetza-hitzarmenak (Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 48. artikulua), eta udalerriak polizia-zerbitzuak emateko elkartzea.
  3. Pertsonen, eraikinen, instalazioen, jardueren eta interes bereziko objektuen segurtasuna planifikatzea eta koordinatzea, eta behar diren neurriak proposatu eta hartzea.
  4. Autonomia-erkidegoko erakunde komunen eraikin eta instalazio publikoetan babes- eta segurtasun-neurriak ezartzeari buruz ebaztea eta beste organo edo organismo publiko batzuetan segurtasun-neurriak ezartzeko proposamenak egin eta erabakia hartzea, horiek mendekoak dituzten entitateekin aldez aurretik adostuta.
  5. Interes publikokoa denean, mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsona edo entitateak babesteko zerbitzua planifikatzea eta koordinatzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz, horretarako beharrezkoak diren jarraibideak emanda.
  6. Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko Lege Organikoak herritarren segurtasunaren arloan aurreikusitako eskumenak erabiltzea, beste organo batzuei eman ez zaien zehapen-ahala barne.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak bideokamerak instalatzeko baimena ematea, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren arabera.
  8. Segurtasun pribatuaren arloan, lankidetza-mekanismoak eta -prozedurak ezartzea Ertzaintzaren eta segurtasun pribatuaren sektorearen artean; jarduketa nabarmenak ohorezko aipamenekin saritzea, eta segurtasun pribatuari buruzko legeriaren arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzea, beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.
  9. Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) zuzendaritza gorena eta erantzukizuna; halaber, zentro horrek gordetzen dituen fitxategien eta datuen tratamendu jardueren arduraduna izango da.

Informazio Polizialeko Sistemaren datuak babesteko ordezkaria.

Poliziaren Informazio Sistemaren datuak babesteko ordezkariaren egitekoen lan-esparrua osatuko dute Segurtasun Sailburuordetzaren Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan integratuta dauden tratamendu-jarduerek, tratamendu horiek arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko edo zehapen penalak betearazteko (segurtasun publikoa-ren aurkako mehatxuen aurreko babesa eta prebentzioa barne) tratatzen diren datu pertsonalak babesteko araudiarekin zerikusia badute. Berezkoak dituen egitekoen barruan, hauek izango dituegiteko nagusi:

  1. Datuen babesaren arloko urraketa garrantzitsu oro dokumentatzea eta hori tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen zuzendaritza-organoei berehala jakinaraztea.
  2. Lantaldeak eratzea, besteak beste, datu pertsonalak babesteko azterketak eta txostenak egiteko.
  3. Aholkularitza ematea Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) Kontseilu Aholku-emaileari, Informazioaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Goi Batzordeari (ISPGB) eta Informazio Polizialeko Sistemaren Segurtasunerako eta Pribatutasunerako Batzordeari (IPSSPB). Halaber, Sailaren barruko nahiz kanpoko beste edozein forotan parte hartzea, betiere datu pertsonalak babestearen arloan Informazio Polizialeko Sistemarekin zerikusia badute edo hari eragiten badiote.
  4. Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzko maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoaren 42. artikuluan aurreikusitako egitekoak, eta datuak babestearen alorreko arauek esleitzen dizkioten gainerakoak.

5. artikulua.– Sailburuordetzak.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, eta hierarkian sailburuaren mendeko zuzena izango da. Sailburuordeei hauek dagozkie:

  1. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
  2. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
  3. Eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.
  5. Saileko sailburuari jardun-politika eta laguntza teknikoko proposamenak prestatzea, esleituak dituen egitekoen esparruan.
  6. Gaiaren arabera estatuaren, autonomia erkidegoen, foru aldundien eta toki erakunde eskudunen organoekin harremanak izatea.
  7. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  8. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
  9. Gainerako sailburuordetzekin lankidetzan jardutea, proiektu edo prozedura batean batek baino gehiagok esku hartu behar duenean, Jaurlaritzaren jardun politikoaren eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.
  10. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
  11. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.
  12. Hizkuntza normalizazioaren ardura hartzea bere jardun-arloan eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  13. Bere gain hartzea, sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  14. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko eta, oro har, sailburuordeei esleitzen zaizkien ohiko egitekoak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastin , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK