Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
    1. Osasun Sailaren eskumen-alorreko aholkularitza juridikoa egitea eta arau-proiektuak lantzea.
    2. Sailari atxikitako giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.
    3. Sailaren ekonomia eta aurrekontuak kudeatzea.
    4. Euskara sustatzea politika publikoetan eta oro har sailak garatzen dituen jardunetan.
    5. Berdintasun-politikak sustatu eta bultzatzea.
    6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentralarekin programa-kontratua hitzartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren programa-kontratuak hitzartzea ere.
    7. Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legetik eratorritako egitekoak betetzeko eta sendagaien eta produktu sanitarioen alorrean Estatuko oinarrizko legeria betearazteko gauzatu behar diren administrazio-jarduketak.
    8. Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzeko lanen gidaritza.
  2. Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio sailaren gastuak baimentzea 500.000 eurora arteko espedienteetan.
  3. Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea izango da sailaren kontratazio-organo ahalduna larrialdi-izapideetan zerbitzu-zorroko prestazio sanitarioak kontratatzeko.
  4. Halaber, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio osasun-prestazioen alorrean berariazko kontratazio-organo gisa aritzea, prestazioak osasun-arlo bati baino gehiagori zuzentzen zaizkienean. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio kontratazio horiek izapidetzea.

5. artikulua.- Osasun Saileko sailburuordetzak.

Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
  3. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.
  5. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.
  6. Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
  7. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  8. Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
  9. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
  10. Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
  11. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
  12. Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
  13. Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  14. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Nerea Urien Azpitarte
(2020/10/10 - 2024/06/26) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea