Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza
- Titularra: Miren Lorea Bilbao Artetxe
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
13. artikulua.– Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.
5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
- Osasun Sailaren eskumen-alorreko aholkularitza juridikoa egitea eta arau-proiektuak lantzea.
- Sailari atxikitako giza baliabideak zuzendu eta koordinatzea, eta hari atxikitako baliabide materialak kudeatzea.
- Kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontu-arlokoa eta kontrol- eta jarraipen lanak egitea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak eta Osasun Saileko lurralde-ordezkariek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin sinatutako programa-kontratu guztietan, bat etorriz 13. artikulu honekin, eta Sailaren lurralde-ordezkaritzek egindako kontratazio sanitario orotan.
- Euskara sustatzea politika publikoetan, bai eta sailean egiten diren jarduera guztietan ere; batik bat, honako hauetan: hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak eta arlo horretako plan estrategikoa eta kudeaketa-plana onartu, ebaluatu eta egokitzea eta haien jarraipena egitea.
- Berdintasun-politikak sustatu eta bultzatzea.
- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentralarekin programa-kontratua hitzartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren programa-kontratuak hitzartzea ere.
- Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legetik eratorritako egitekoak betetzeko eta sendagaien eta produktu sanitarioen alorrean Estatuko oinarrizko legeria betearazteko gauzatu behar diren administrazio-jarduketak.
- Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzeko lanen gidaritza.
5. artikulua.– Osasun Saileko sailburuordetzak.
Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
- Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
- Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.
- Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.
- Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
- Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
- Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
- Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
- Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
- Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
KARGUAK
Miren Lorea Bilbao Artetxe
(2024/07/20 - ) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea
Kargu historikoak
Nerea Urien Azpitarte
(2024/06/27 - 2024/07/19) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- OsasunaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak
- Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
- Farmazia Zuzendaritza
- Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
- Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Arabako Lurralde Ordezkaritza
- Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
- Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza

Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak