Tratamendu-Jardueren Erregistroa Landareen operadore profesionalen Erregistroa (ROPVEG) Tratamendu-arduraduna Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Hazien eta mintegi-landareen ekoizleak eta merkatariak inskribatzea, bai eta EBn landare-materiala merkaturatzeko pasaporte fitosanitarioa behar dutenak ere, eta jarduera zabaltzea, izena aldatzea, egoitza soziala aldatzea eta baja izapidatzea 2017/625 Erregelamenduaren aplikazioa bermatzeko ikuskapena eta kontrolak Haziak eta mintegiko landareak kontrolatzea eta ziurtatzea Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) 2016/2031 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko urriaren 26koa, landare-izurrien aurkako babes-neurriei buruzkoa, 228/2013 (EB), 652/2014 (EB) eta 1143/2014 (EB) Erregelamenduak aldatzen dituena eta Kontseiluaren 69/464/EEE, 74/647/EEE, 93/85/EEE, 98/57/EE, 2000/29/EE, 2006/91/EE eta 2007/33/EE Zuzentarauak indargabetzen dituena. 1054/2021 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa, Landareen operadore profesionalen erregistroa, pasaporte fitosanitarioak emateko baimena duten operadore profesionalek bete beharreko neurriak eta ugalketarako landare-materialaren operadore profesionalen betebeharrak ezarri eta arautzen dituena, eta nekazaritzaren arloko hainbat errege-dekretu aldatzen dituena. 30/2006 LEGEA, uztailaren 26koa, Mintegiko Hazi eta Landareei eta Baliabide Fitogenetikoei buruzkoa. 2017/625 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaiei eta pentsuei buruzko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egindako kontrolei eta bestelako jarduera ofizialei buruzkoa, eta honako erregelamendu hauek aldatzen dituena: 999/2001 (EE) Erregelamendua, 396/2005 (EE) Erregelamendua, 1069/2009 (EE) Erregelamendua, 1107/2009 (EE) Erregelamendua, 1151/2012 (EB) Erregelamendua, 652/2014 (EB) Erregelamendua, 2016/429 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamendua, 1/2005 (EE) Erregelamendua, 1099/2009 (EE) Erregelamendua eta 98/58 Zuzentaraua. 3767/1972 Dekretua, abenduaren 23koa, hazien eta mintegi-landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorra onartzen duena. 27/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, hazitarako patata kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onartzen duena. 200/2000 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, landare apaingarrien ugalketa-materialen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzeko araudi teknikoa onartzen duena. 929/1995 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, fruta-arbolen mintegiko landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onartzen duena. 289/2003 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, basoko ugalketa-materialak merkaturatzeari buruzkoa. Gordetzeko epea 15 urte Interesdun taldeak Eskatzaileak Landareen operadore profesionalak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Foru Aldundiak Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Datu akademiko eta profesionalak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1511