2023ko EuskalHiria kongresua
ELKARGUNEAK: erronka emergenteak, erronka sozialak eta lurraldea
EUSKAL HIRIA 2023. ELKARGUNEAK: erronka emergenteak, erronka sozialak eta lurraldea
Euskal Hiriaren edizio honetan zenbait erronkaren (erronka sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak), jendartearen eta lurraldearen arteko elkarguneei buruzko eztabaida proposatu da. Bereziki, gaur egungo bost erronkatara bideratu da, eta erronka horiei bi ikuspegitatik egingo zaie aurre: alde batetik, ikuspegi sozialetik, erdigunean pertsonak jarriz; eta, bestetik, lurraldetik, jardueren eta harreman ekonomiko eta sozialen funtsezko oinarria baita. Erronka emergente hauek izango dira eztabaidaren ardatz:
- Aldaketa demografikoa
- Ekintza klimatikoa
- Trantsizio energetikoa
- Kultura eta turismoa
- Hurbileko ekonomia
Alderdi horien, erronka sozialen eta lurraldearen arteko elkarguneak era askotara adierazten dira, eta elkarreragin konplexu ugaritan zertzen dira. Positiboki edo negatiboki elkartzen dira sarri, eta askotan atzeraelikatzen dira. IRAKURRI OHAR OSOA (PDF, 839 KB)