Idioma

Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien Covid osteko bilakaera 2020-2022

Dokumentu honen xedea da, batetik, 2022ko urtarrilaren 1ean kultura- eta sormen-industriek Euskadin zuten jarduera ekonomikoaren egoera ebaluatzea eta pandemiaren aurreko egoerarekin alderatzea, sektorearen berreskurapena neurtzeko; bestetik, kultura- eta sormen-produktuak eta -zerbitzuak bideratzen diren sektore nagusien identifikazioa aztertzea.

Gainerako ekonomiarekin gertatu bezala, 2020an COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako krisiak eragin handia izan zuen KSIetan. Zorionez, 2021. urtea hasi zenetik, txertaketa orokortu eta pixkanaka-pixkanaka taldeko jarduerak martxan jarri dira berriro ere, eta horri esker KSIak erritmo normala berreskuratzen hasi dira. 2020. eta 2021. urteetan zehar, 2022. urtera arte (orduan 5/2022 Dekretuak Euskadiko larrialdi sanitarioko egoera eten zuen), pandemia-boladek eta horiei aurre egiteko neurriek jarduera ekonomiko orokorrak modulatu zituzten, eta, bereziki, sormen- eta kultura-jarduerak. Gaur egun esan dezakegu kultura- eta sormen-jarduerak garatzeko aukerak pandemiaren aurretik zeuden aukeren antzekoak direla.

Dokumentu honen xedea honako hau da: alde batetik, 2022ko urtarrilaren 1ean KSIek Euskadin duten jarduera ekonomikoaren egoera ebaluatzea eta pandemiaren aurreko egoerarekin alderatzea, sektorearen berreskurapena neurtzeko. Horretarako, Retegi et al.-en (2022a) zehaztutako perimetroa eta sailkapena erabili dira. Horren arabera, jarduerak kultura eta sormenaren arloko balio-kateen eta ildoaren (manufaktura, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hezkuntza, etab.) arabera sailkatzen dira. Bestalde, bigarren helburua da kultura- eta sormen-produktuak eta -zerbitzuak bideratzen diren sektore nagusien identifikazioa aztertzea.

Ondorioetan KSIek ekonomian euren zeregina zehazteko eta garatzeko abiapuntua zehazten da, jarduera ekonomikoaren eta beste sektore batzuen garapenaren bidez.

Dokumentuaren hasieran, Euskadiko KSIen enpresa-demografiaren bilakaera aztertzen da, enpresakopuruari, euskal ekonomian duten ordezkaritzari eta 100.000 biztanleko ratioari erreparatuz. Jarraian, sektorea lurralde-historikoetan nola banatuta dagoen aztertzen da, enpresen forma juridikoaren arabera. Ondoren, enpleguaren eboluzioa aztertzen da, sektoreko enpresei dagozkien KSIen eta jarduera-ildoen arabera. Halaber, KSIen jarduerei lotutako produktuen helmuga ere aztertzen da. Bukatzeko, lortutako datuetatik eratorritako ondorio nagusiak ateratzen dira.