2021ko udako ikastaroa: Lurralde Bizigarria
Lurralde Bizigarria. Tokiko adierazpenak eta lurralde estrategiak
Uztailaren 19 eta 20an eginda.
Aurtengo ikastaroan funtsezko eragileak eta ekimen gakoak aurkeztu eta estrategiak bilatuko dira Landa Eremuko Paisaiaren Kudeaketa eta Antolamendua hobetzeko. 2019an onartu diren LAGen arabera, EAEko azaleraren % 70a, biztanleriaren % 8 baino hartzen ez duten landa eremuko udalerriek osatzen dute. Biztanleria dentsitate txiki horren aurrean, hainbat eta hainbat eragile lanean ari dira landa eremua modu iraunkorrean kudeatzeko. Hori dela eta, jardunbide egokien imajinarioa sustatzea beharrezkoa dela uste da, Garapen Iraunkorreko Helburuak (2030 Agenda) erdiestetik urruntzen gaituzten dinamikei aurre egiteko; hala nola, bizi-ohiturak aldatzea eta biztanleria, nortasuna eta lekuaren izaera galtzea bezalako arazoak dakartzaten dinamikei aurre egiteko. Gainera, landa eta hiri munduaren arteko intersekzioa aztertuko dugu; horren zaurgarritasuna egungo hirigintza presioaren eta egitura sozioekonomikoaren ondorio da.
- Programa. EHUko esteka
- Inaugurazio hizlarien irratiko elkarrizketak:
- Roberto Torres, EHUko irakaslea, "Landaguneak, hiri sakabanatzea eta birmoldatze soziodemografikoa (MP3, 8 MB) "
- Jesús María Erquicia, Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendu eta Planeamendurako Zerbitzuaren Arduraduna, “LAGak, lurraldearen gaineko esku-hartze integratua (MP3, 15 MB) ”.
Azken aldaketako data: