2020ko uztaila - Hots-seinaleak aktibatzeko ariketa
- Sarrera
- Jarduera-esparrua
- Simulazioen nondik norakoa
- Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak
Sarrera
Aveq-Kimikak, Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren Kolaborazioarekin, larrialdi kimikoen sirenen sarea aktibatzeko hiru ariketa egingo ditu azaroan.
Ekimen hauen helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea, hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrien prebentzioa erregulatzen du.
Jarduera-esparrua
Aktibazioaren eguna eta ordua hau izango da:
2020ko uztailaren 14an
12:00ak inguruan, Hernanin (Gipuzkoa). Enpresa: Electroquímica de Hernani. Gunea: Hernani.
2020ko uztailaren 15ean
10:00ak inguruan, Muskizen (Bizkaia). Enpresa: Petronor. Guneak: Muskiz, Zierbena, Abanto-Zierbena.
12:00ak inguruan, Santurtzin eta Zierbenan (Bizkaia). Enpresa: Puerto de Bilbao. Guneak: Santurtzi, Getxo, Portugalete, Zierbena.
2012ko uztailaren 16an
12:00ak inguruan, Lantaronen (Araba). Enpresak: Dekitra, General Química, Hexion. Gunea: Lantaron.
Simulazioen nondik norakoa
Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa toki itxian konfinatuta geratzea.
Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan argitaratutako komunikatuen bitartez eta sare sozialen bidez biztanleak ohartarazteko modua.
Informazio gehiago Arrisku kimikoa: SEVESO arautegia atalean.
Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea, era horretan eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten.
Argibide gehiago Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Planan www.seguridadkimika.eus
Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak
Larrialdi kimikorik egotekotan, agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.
Ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:
Alerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Alerta abisua
Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.
Alerta amaitzeko abisua
Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez.
Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Informazio gehiago Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak atalean