Segurtasun Saila

2013ko abendua - Hots-seinaleak aktibatzeko ariketa

Sarrera

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, SEVESO araudiaren menpeko enpresa kimikoen segurtasun-eremuan zuzendaritza honek aldian behin egiten dituen ariketen atalaren barruan, datorren hilean (abendua) EAEn ezarritako hots-seinaleak aktibatzeko ariketa egingo du. Hots-seinale horiek balio dute izaera kimikoa duten ihes kimikoez biztanleei ohartarazteko.

igo

Jarduera-esparrua

Aktibazioaren egunak eta orduak hauek izango dira:

Abenduaren 12an

12:30ak aldera, Hernanin.

Abenduaren 13an

12:30ak aldera, Lantaronen.

Abenduaren 16an

10:00etan, Petronor inguruan. (Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena).

12:00etan, Bilboko Portuaren inguruan (Santurtzi, Zierbena, Getxo).

18:00etan, Arkemaren inguruan (Alonsotegi, Güeñes).

igo

Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza segurtasun industriala lantzen ari da eta ahalik eta arrisku industrial gehienak saihesten saiatzen ari da. Europako araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren zeregina da eragin diezazkieten arriskuaz herritarrei jakinaraztea. Ezbeharra gertatuz gero, eragindako pertsonek zer egin baldin badakite, egon daitezkeen ondorio negatiboak nahikoa gutxituko dira. Esteka honez bitartez, jarduteko arauak herritarrei hurbiltzea nahi da, larrialdi kimikoa gertatuz gero.

Larrialdi kimikorik egotekotan, agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.

Ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:

Alerta-hasiera sirenaAlerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

 

 

Alerta abisua

Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.

 

Alerta-amaiera sirenaAlerta amaitzeko abisua

Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez. 

Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

Nola jokatu behar duzu larrialdi kimiko batean?

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako kampaina

Youtube-an ikusi bideoa

igo

kanpainetara itzuli