1.1 HE I+G+b laguntzeko programa
1. Helburu Politikoa: Europa lehiakorragoa eta adimendunagoa
1.1. Helburu Espezifikoa: Ikerketa-eta berrikuntza-ahalmenak eta teknologia aurreratuen ezarpena garatzea eta hobetzea
Erakunde kudeatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Inbertsioa: 145.214.105 €
EGEF laguntza: 58.085.642 €
Jardueren tipologia:
Euskal enpresetan eta enpresa-elkarteetan I+G+b proiektuak sustatzea, honako jarduera hauek, besteak beste, beharrezko baliabideez hornitzeko:
Industria-ikerketako Jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko.
Garapen esperimentaleko jarduerak Lehendik dauden ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzera bideratutakoak dira, planak, egiturak edo produktu, prozesu edo zerbitzu berrien edo hobetuen diseinuak egiteari begira
Bi jarduera-mota horiek izaera lehiakorrekoak edo estrategikoakoak izan daitezke
Talde hartzaile nagusiak:
- Enpresak
- Enpresa-taldeak eta-elkarteak
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak