Ogasun eta Finantza Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 2021-2027

Kohesio-politika EBren inbertsio-tresnarik garrantzitsuena da estatu kideen artean gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa sustatzeko, eskualdeen artean dauden desberdintasunak murriztekohelburuarekin.

Helburuak

Europa adimentsuagoa izatea , berrikuntzaren, digitalizazioaren, ekonomia-eraldaketaren eta enpresa txiki eta ertainei laguntzearen bidez.

Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea izatea, eta, horretarako, Parisko Ituna aplikatu eta ekologia-trantsizioan inbertitzea, baita energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ere.

Helburuetarako ekarpena

EB adimentsuagoa
74.386.466€
1.1
Ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko enpresen I+G proiektuak, izaera lehiakorra nahiz estrategikokoak
1.2
e- Gobernuaren aplikazioen garapena; IKT aplikazio aurreratuak edota berritzaileak garatzeko jarduketak
EB ekologikoagoa
85.690.124€
2.1
EAEko administrazio publikoaren eraikin publikoak birgaitzea, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko; Administrazioak errepika ditzakeen proiektu berritzaileak diseinatzea eta garatzea
2.4
Ibaiak antolatzeko zein bideratzeko, eta uholdeetatik babesteko jarduketak; Sute-arriskuak prebenitzeko eta klima-aldaketak kaltetutako eremuak lehengoratzeko jarduerak
2.5
Lurrazaleko ur-masen berreskuratze hidrikorako jarduketak, herritarrek ura bermatuta izan dezaten
2.7
Uretako eta berarekin lotutako lurreko ekosistemak lehengoratzea, eta ingurumena hobetzea; Floraren eta faunaren kontserbazio eta lehengoratze naturala; Eragin antropikoko eremuetan eta karbono-hustubide naturaletan degradatutako eremuak lehengoratzea; Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondarearen jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema
2.8
BEI- bus elektriko adimenduna ezartzea; Bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzen duten proiektuak