Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer da GAITU proiektua?

Common Voice proiekturako euskarazko ahots-corpusa sortzen laguntzeko asmoz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) GAITU proiektua sortu du.

GAITU proiektuaren bidez, Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatuko da.

Horrela, euskarak testuinguru digitalean dagokion presentzia izango du, teknologia arloan duen erabilgarritasuna finkatuko du eta erabilera-eremuak handituko ditu.