Lan eta Enplegu Saila

Euskadiko Lan Ikuskaritza - Eskumenak

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKATZAILEEN KIDEGOAK (LGSI) BETETZEN DU IKUSKAPEN-FUNTZIO OSOA, ETA EGINKIZUN HORREN ZATI BAT, GAIEN ARABERA, LANEKO IKUSKATZAILEORDEEN KIDEGOKO ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ESKALAKO (EGSLI) ETA LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ESKALAKO (LSOLI) KIDEEK GARATZEN DUTE

ESKUMENAK ETA FUNTZIOAK
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARIAK

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARIAK

LANEKO IKUSKARIORDEAK, ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ESKALAN

LANEKO IKUSKARIORDEAK, ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ESKALAN

LANEKO IKUSKARIORDEAK, LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ESKALAN

LANEKO IKUSKARIORDEAK, LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ESKALAN

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARIAK

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileek akordio eta hitzarmen kolektiboetako legezko arauak, erregelamenduzko arauak eta edukiak betetzen direla zaindu eta eskatzeko eginkizuna dute, honako eremu hauetan:

a. Lan-harremanen sistema

b. Lan-arriskuen prebentzioa

c. Gizarte Segurantzaren sistema

d. Enplegua

e. Migrazioak

f. Kooperatibak eta gizarte-ekonomiako beste formula batzuk

g. Bestelako eremuak, baldin eta horiek zaintzeko ardura legez Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari badagokio

2. Laguntza teknikoa, tartean:

a. Informazioa eta laguntza teknikoa ematea ikuskaritza-funtzioa betetzean.

b. Administrazio publikoetako beste organo batzuekin lankidetzan aritzea eta horiei laguntza eta informazioa ematea.

c. Ikuskatze-alorrean eskumena duten organo judizialek eskatzen dituzten txostenak egitea, lege-arau batek hala ezartzen duenean

3. Kontziliazioa, bitartekaritza edo arbitrajea gatazketan, aldeek eskatuta edo legez hala aurreikusten denean.

+ informazio

ENPLEGU ETA GIZARTE-SEGURANTZAREN ESKALAKO LANEKO IKUSKARIORDEEN FUNTZIOAK

1. Arauak betetzen direla egiaztatzea, neurri batean arlo hauetan:

a. Lana

b. Gizarte Segurantza

c. Enplegua

d. Migrazioak

3. Laguntza teknikoa eta aholkularitza

4. Barneko komunikazioa eta lankidetza

4. Beren eskumenen esparruan esleitutako beste batzuk

+ informazio

LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ESKALAKO LANEKO IKUSKARIORDEEN FUNTZIOAK

1. Prebentzioa:

a. Laneko arriskuak saihesteko araudiaren aplikazioa bete eta kontrolatzen dela egiaztatuko dute, laneko baldintza materialei zuzenean eragiten dieten alderdietan

b. Laneko arriskuen prebentzioan eragiten duen araudi juridiko eta teknikoa betetzen dela zainduko dute

2. ALaguntza teknikoa eta aholkularitza

3. Barneko komunikazioa eta lankidetza

4. Beren eskumenen esparruan esleitutako beste batzuk

+ informazio

IKUSKARITZA-FUNTZIOAREN ESKUMENAK EAE-N

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuko ikuskaritza-funtzioa eskualdatu egin da, Estatuko Administrazioarekin koordinazioan eta lankidetzan jarraitzen den arren. Bada, ikuskaritza-funtzioko eginkizunak, lehen aipatutako baldintzetan, honako eremu hauetan sartzen dira:

1. Lege eta erregelamendu-mailako arauak eta akordio eta hitzarmen kolektiboetako edukia betetzen direla zaindu eta eskatzea, honako eremu hauetan:

a.Lanaren eta sindikatu-harremanen antolaketa

b. Lan-arriskuen prebentzioa

c. Enplegua, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiarekin lankidetzan, kontrataziorako pizgarriak, kuota sozialen hobarien araubidearen bitartez.

d. Bestelako edozein arau, baldin eta arau horiek zaintzea Lan Ikuskaritzari agindu baldin bazaio eta gaiaren araberako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari badagokio

2. Laguntza teknikoa:

a. Informazio teknikoa ematea enpresei eta langileei

b. Administrazio publikoetako beste organo batzuekin lankidetzan aritzea eta horiei laguntza eta informazioa ematea

c. Organo judizial eskudunek eskatutako txostenak igortzea.

3. Adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea

+ informazio