Segurtasun Saila

Konpartitu

Europako parlamenturako hauteskundeak 2024ko ekainaren 9a. Hautesleak. Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa

Nortzuek eman dezakete botoa posta bidez?

EBko estatu kide bateko nazionalitatea duten pertsonak, baldin eta adinez nagusiak badira eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta badaude.

Nola eta noiz ematen da botoa posta bidez?

Botoa posta bidez eman nahi duzu izapide hauek egingo dituzu epearen barruan:

  • Postaz bozkatzea eskatuko duzu, inprimaki bat erabiliz. Inprimaki hori Correoseko edozein bulegotan aurkeztuko duzu, jatorrizko NANa erakutsiz. Inprimaki hori postetxean bertan eskura daiteke, Barne Ministerioaren webgunean edo INEren webgunean. Eskaera telematikoki ere egin daiteke Correosen webgunean, baliozko ziurtagiri digital bat izanez gero.
    Eskaera bidaltzeko epea apirilaren 16an hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da – LOREG, 72. artikulua –.
  • Botoa postaz emateko agiriak eta jarraibideak eskabidean adierazitako helbidean jasoko dituzu. Horretarako, Hauteskunde-erroldaren Bulegoak maiatzaren 20tik ekainaren 2ra bitartean bidaliko ditu agiri horiek – LOREG, 73.1 eta 2 artikuluak –.
  • Posta ziurtatu bidez bidaliko duzu botoa hauteskunde-mahaira, honako epe honetan: maiatzaren 20tik ekainaren 6ra (HBZk zabaldua). Hauteskunde-batzorde Zentralaren ekainaren 8ko 5/2023 Jarraibidean oinarrituta, beharrezkoa da dokumentazioa posta-bulegoetan pertsonalki aurkeztea, NANaren edo baliozko beste identifikazio-agiri baten bidez identifikatuz. Hauteskunde-dokumentazioa aurkeztera posta-bulegora joan ezin bazara, baimena eman behar diozu beste pertsona bati zure izenean aurkez dezan. Baimena sinatu behar duzu, eta, horrekin batera, zure NANaren edo pasaportearen fotokopia eta baimena ematen duzun pertsonaren NANarena edo pasaportearena.
  • Posta bidezko botoa eskatzen baduzu, ezin izango duzu botoa hautestontzian sartu hauteskunde-mahaian.