Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Europear Legebiltzarra 2009

Hauteskundeei buruzko informazio orokorra. Europako Parlamenturako 2009. urteko hauteskundeen prozesuari buruzko informazioa dago hemen, esate baterako

  • Emaitzak: Lotura Europako Parlamenturako 2009ko emaitzetara eta aurreko hauteskundeetako behin betiko emaitzetara.

  • Sarrera: Europako Parlamenturako 2009. urteko hauteskundeen sarrera eta nola egingo diren.

  • Europako parlamentarien kopurua: Europar Batasuneko herrialde bakoitzak 2009ko ekainean aukeratutako Diputatu-kopurua jasotzen da, bai eta biztanle-kopuru ofizialak eta hauteskunde-datak ere.

  • Inkestak: Europako Parlamenturako 2009. urteko hauteskundeak egin baino lehen argitaratutako galdeketen artxiboa.

  • Hauteskundeen planning eta egutegia: Hauteskunde prozesuaren jarduera eta data esanguratsuenen zerrenda kronologikoa, honako datuak bilduz: hautesleak, hautagaiak, alderdi politikoak, Hauteskunde Batzordeak, etab. Era berean, atzerrian bizi diren egoiliarren posta bidezko botoaren planning-a ere deskargatu daiteke.

  • Hautagaiak: Estatu mailan Europar Parlamenturako aurkeztu den hautagai bakoitzeko barne hartuko dira: izena, sigla, hautagaiak (titularrak eta ordezkoak) eta, hala badagokio, hautagaitzaren Web orrira jotzeko lotura.

  • Helbide interesgarriak: Hauteskundeetan parte hartzen duten erakundeen eta Hauteskunde Administrazioa osatzen dutenen helbideak biltzen ditu, bai eta honakoen direktorioak ere: Hautesle Erroldaren Bulegoa, Gobernuaren Ordezkariordetzak, Konstituzio Auzitegia, etab.

  • Hauteskunde legedia, aplika daitezkeen jarraibideak eta araudietarako estekak: Europako Parlamentuko Hauteskundeak arautzen dituen estatuko lege-testuaren lotura, eta arlo horretan Europako Batzordeak emandako Zuzentarau eta Komunikazioak. Hauteskunde hauetan aplikatu beharreko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren (JEC) Jarraibide garrantzitsuenak ere jasotzen dira, bai eta hauteskunde-prozesua arautzen duten manuak argitaratzen dituzten aldizkari ofizialen loturak ere.

  • Langileen baimen-orduak: Langileek, dagozkien ordain-sariak jasoz, 2009ko ekainaren 7ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte har dezaten arautzen duen agindua agertzen da.

  • Erakundeen web orrietarako estekak: 2009ko ekainaren 7an izango diren Europako Parlamenturako Hauteskundeak deitu dituen Estatuko Instituzio Publikoen Internet zerbitzuetarako loturak ditu.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak