Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Euskal espetxeen mende dauden eta askatasunik gabe dauden zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektu komunitarioak helburu dituzten dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean emateko deialdia (2024-2025)

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea honako proiektu komunitario hauetarako: askatasunaz gabetzeko zigorra duten eta EAEko espetxeen mende dauden pertsonak birgizartekotzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, eta zigortutako pertsonei espetxean, eta araubide irekian eta komunitarioan, zigor-betearazpenerako eta tratamendurako laguntza emateko proiektuak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1. Esleitzeko modua:

  • Norgehiagoka-prozedura.
  • Balorazio-irizpideak: deialdi-aginduaren 18. artikuluan adierazitakoak.

2. Dotazioa banatzeko modua: deialdi-aginduaren 17. artikuluan adierazitakoaren arabera: 60 puntu gainditu beharra.

3. Proiektu bati, banaka hartuta, eman dakiokeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da, diruz lagun daitekeen proiektu mota bakoitzaren arabera:

Proyectos/Subvenciones
Proiektuak2024. urtea. 2024ko ordainketa-kreditua (€)

2025. urtea. 2025eko konpromiso-kreditua (€)

A Proiektuak

250.000

250.000

B Proiektuak

100.000

100.000

C Proiektuak

75.000

75.000

D Proiektuak

60.000

60.000

E Proiektuak

 215.000

 215.000

F Proiektuak

 15.000

 15.000

4. Gainera, deialdi honen esparruan erakunde onuradun bakar bati eman beharreko gehieneko zenbatekoa (hau da, aurkeztu dituen eskabide guztiak kontuan hartuta, diruz lagundu daitekeen proiektua edozein dela ere) BOSTEHUN MILA EUROKOA (500.000 €) izango da.

 

 

 

Ordainketa-modua:

1. Diruz lagundutako proiektua 2024. urtean soilik gauzatzekoa bada:

  1. Dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) aurretiaz ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazita eta onartzeko epea igaro ondoren.
  2. Gainerako ehuneko hogeita bosta (% 25) 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen ordainduko da, Aginduaren 24. artikuluan aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztu ondoren.

2. Diruz lagundutako proiektua 2024. eta 2025. urteetan gauzatzekoa bada:
2024. urteari dagokionez:

  1. 2024. urteari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) aurretiaz ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta onartzeko epea igaro ondoren.
  2. 2024. urteari dagokion dirulaguntzaren gainerako ehuneko hogeita bosta (% 25) 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen ordainduko da, Aginduaren 24. artikuluan aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztu ondoren.

2025. urteari dagokionez:

  1. 2025. urteari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) aurretiaz ordainduko da, 2024an egindakoaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa onartu ondoren. Justifikazio hori 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.
  2. 2025. urteari dagokion dirulaguntzaren gainerako ehuneko hogeita bosta (% 25) 2026ko urtarrilaren 15a baino lehen ordainduko da, Aginduaren 24. artikuluan aipatutako dokumentuak Justizia Zuzendaritzan aurkeztu ondoren.

Diruz lagundutako proiektu motak

  1. Esku hartzeko proiektuak, espetxe-eremuan nahiz araubide irekian askatasunaz gabetuta dauden eta mendekotasun-arazoak (substantzia psikoaktiboekin edo gabe) dituzten pertsonek mendekotasuna gainditzeko, haiek tratatzeko, haien jarraipena egiteko eta haiek gizarteratzeko, eredu biopsikosoziala erabiliz.
  2. Psikoterapian, psikologia- eta hezkuntza-arloetan eta gizarte- eta hezkuntza-arloetan esku hartzeko proiektuak, askatasunaz gabetuta dauden pertsonei arreta, tratamendu eta laguntza indibiduala eta/edo taldekoa emateko, bai espetxean bai araubide irekian; baita tratamendu-programa espezializatuak ere, bai tratamendu hori jasoko duen eta bereziki kaltebera den kolektiboa dela eta, bai jorratzen dituen delitu mota dela eta: genero-indarkeria, sexu-indarkeria, familia-indarkeria, indarkeriazko delituak, delitu ekonomikoak, diskriminazio-delituak eta gorroto-delituak, bidesegurtasunaren aurkako delituak, ingurumenaren aurkako delituak, animalien aurkako delituak, besteak beste.
  3. Espetxean nahiz araubide irekian askatasunaz gabetuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak bultzatzeko proiektuak: orientazio-programak, prestakuntza-programak, enplegua sustatzeko programak, lanerako programak, bitartekaritza-programak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan gizarte-laguntza emateko programak, etab., laguntza, aholkularitza edo prestazioen kudeaketarekin, Lanbideren eta Aukeraken eskaintza modu integralean osatu dezaten.
  4. Aisialdi hezigarriko jarduera soziokulturalen proiektuak, trebetasun pertsonalen eta sozialen garapena eta kulturarako sarbidea bultzatu eta zentroetan emandako denborari balioa eta erabilgarritasuna emango diotenak, eta haien gizartekotzea eta aldaketa pertsonaleko prozesua sustatuko dutenak. Esate baterako, ikusizko arteekin, arte plastikoekin eta eszenikoekin, eta ikusentzunezkoekin lotutako ekimenak; lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta azokak antolatzea; ariketa fisikoa eta kirola egitea; irteera kulturalak eta naturan zeharreko ibilaldiak; aisialdiko hezkuntza eta abar.
  5. Prozesu errestauratiboen testuinguruan, erantzukizuna bere gain hartzen laguntzeko programak. Biktimei eragindako kalteaz eta galeraz jabetzen, bere gain hartzen eta konpontzen lagunduko duten ekimenak.
  6. Askatasunaz gabetzeko zigorren ordezko zigorrak eta neurriak betearazten eta horien jarraipena egiten laguntzeko programak: segurtasun-neurriak, zigorrak eta gizartearentzako lanak egitea. 

Proiektuen betekizunak

  1. Proiektu modalitateren batekoak izatea (hau da, A, B, C, D, E edo F).
  2. Espetxeetan hasten diren proiektuek aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioaren baimena izatea edo, bestela, deialdi hau ebatzi aurretik lortzea. Horretarako, proiektua dagokion espetxean gauzatzeko baimena eskatu beharko dute erakundeek, Justiziako zuzendariaren 3/2021 Instrukzioarekin bat etorriz, betiere Agindu honetan araututako eskaera-aldia amaitu baino lehen. Justiziako zuzendariaren 3/2021 Instrukzio hori web honetan dago eskuragarri.
  3. Laguntza integraleko metodologia erabiltzea.
  4. 2024ko eta 2025eko ekitaldien artean gauzatzea. Proiektua 2024an hasi beharko da eta 2024an bakarrik gauzatu, edo 2024. eta 2025. urteetan gauzatu ahal izango da. 2025ean hasten diren proiektuak ez dira diruz lagunduko.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Hurrego betekizunak betetzen dituzten erakundeek eskatu ahal izango dute dirulaguntza:

  1. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izatea, legez ezarritako moduan eratuak eta, izaera juridikoa aintzat hartuta, dagokien erregistroan inskribatuak.
  2. Gainera, hirugarren sektore sozialeko erakundeak direnez, EAEko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publikoan erregistratuta egongo dira. Errolda hori martxoaren 7ko 33/2023 Dekretuan jasotzen da, zeinaren bidez EAEko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda sortzen baita.
  3. Egoitza eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak betetzea eta artikulu horretan xedatutako debekuen eraginpean ez egotea.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan laguntzak edo dirulaguntzak emateko ezarritako debekuren baten eraginpean ez egotea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).
  6. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean edukitzea.

Eskakizunak:

  • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

  • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Espetxeak kudeatzeko zerbitzua: sscc-penitenciarios@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0040813

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta dirulaguntzak emateko nahiz ukatzeko ebazpena jakinarazteko gehienezko epea bost hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk