Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazio Elektronikoaren Plataforma Komuna

Administrazio elektronikoaren zerbitzu eta azpiegitura komunak izaera korporatiboa eta zeharkakoa duten antolaketa- eta teknika-osagaiak dira, laguntzeko gobernantza operatiboarekin batera, eta herritarrekiko harremanetarako kanal elektronikoaren euskarri dira, erabiltzaileen premia komunak asetzen dituzte; elkarreragingarritasuna, segurtasuna, eskala-ekonomiak, arrazionalizazioa eta administrazio-jardunaren sinplifikazioa errazten dituzte. Hainbat hornidura-modu izan ditzakete, zerbitzu edo produktu gisa, edo plataforma gisa integratu daitezke.

Administrazio elektronikoaren zerbitzu eta azpiegitura komunak nahitaez erabili behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren erakunde-administrazioko organo guztiek.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek ere erabili behar dituzte, zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu beste administrazio publiko batzuekin, administrazio elektronikoko zerbitzu eta azpiegitura komun horiek erabiltzeko.

Hona hemen zerbitzu eta azpiegitura komunak:

  • Zerbitzu eta Prozeduren Katalogo Korporatiboa.
  • Erregistro Elektroniko Orokorra.
  • Postontzi elektroniko orokorra.
  • Iragarki-taula elektronikoa.
  • Gaitutako Funtzionarioen Erregistroa
  • Ahalordetzeen erregistro elektronikoa.
  • «Nire karpeta» herritarren karpeta.
  • Artxibo elektroniko bakarra.
  • Ordainketa-pasabidea.
  • Ziurtagiriak egiaztatzeko plataforma eta beste identifikazio-sistema batzuk.
  • Datuen bitartekaritza-zerbitzuak.
  • Dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzeko zerbitzua.
  • Izapideen kudeatzailea.
  • Eredu espezifikoen kudeatzailea.
  • Prozedurak hasteko eskaerak masiboki aurkezteko sistema.
  • Jakinarazpen-sistema.

Eskura dauden zerbitzuak: zertarako balio duten, zer abantaila eskaintzen dituzten, zerbitzuak nola erabili

Administrazio elektronikoko zerbitzu eta azpiegitura komunak Platea/Tramitagune plataforman (PDF, 371 KB)(abre en nueva ventana)

Eredu teknologikoa

Horrela, administrazio-prozedurak kudeatzeko eredu teknologikoa eskema honen bidez adierazten da:

1.- Prozedura guztiek egoitza elektronikoan dute fitxa (deskribapena, araudia, organo kudeatzaileak, hartzaileak). Fitxa horietara sartzeko ez da identifikazio elektronikorik behar.

2.- Fitxa bakoitzak eskabideen web-formulario elektronikoak ditu. Aurrez aurreko izapideen kasuan, formulario elektroniko horietara sartzeko EZ da beharrezkoa identifikazio elektronikoa izatea. Izapidetze elektronikoaren kasuan, inprimaki horietara sartzeko identifikazio elektronikoa behar da.

3.- Beste administrazio batzuekiko datuen bitartekaritza-kontsultarako baimena duten eskaera guztiek elkarreragingarritasun-eskaera horiek egingo dituzte, NISAE datuen bitartekaritza-plataformaren bidez.

4.- Eskaerek zuzenketa behar badute, Nire Karpeta herritarren karpetako jakinarazpenen atalaren bidez izapidetuko dira. Nire Karpetara sartzeko, identifikazio elektronikoa behar da.

5.- Eskaera bat bidaltzen den unetik, espediente elektroniko bat sortzen da. Espediente elektroniko hau Nire Karpeta herritarren karpetatik eskura daiteke. Espediente honetara interesdunak eta, hala badagokio, ordezkariak baino ezin dute sartu. Espediente horrek izapidetzearen historia, interesdunak aurkeztutako dokumentuak eta Administrazioak bidalitako dokumentuak jasotzen ditu.

Azken aldaketako data: