ZTBP Euskadi 2020ren gobernantza
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana (ZTBP) Euskadi 2020 - ZTBPren gobernantza
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren lidergo-organoak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua
Euskadiren eremuan zientzia-, teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-politika sustatzen duen organoa da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua.
Sailen arteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Batzordea
ZTBP Euskadi 2020ren zabalpen operatiboan sailen arteko koordinazioa errazteko, honako hauek izango dira: Eusko Jaurlaritzako sail nagusietako ordezkariek eratutako Sailen arteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Batzordea, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren arloko jarduera esanguratsuekin. Batzorde horren zereginak honako hauek izango dira: RIS3 «prozesu bizia» kudeatzea, Planeko tresnak ebaluatzea eta ekintza zuzentzaileak identifikatzea, bai eta ZTBESko eragileen gobernantza koordinatzea.
Gidatze taldeak
Gidatze taldeetan administrazioak, enpresek, klusterrek eta eragile zientifiko eta teknologikoek hartzen dute parte. Talde horien zeregin nagusia RIS 3 estrategiaren zabalkundea koordinatzea eta bultzatzea eta aurkikuntza ekintzailerako guneak sortzea da.
Sistemaren monitorizazioa eta ebaluazioa
Gobernantzako sistema eraginkorra lortzeko ebaluazio koherente eta integratzailea egin behar dugu; ebaluazio horrek, gainera, inbertsio publikoak zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan egoki itzultzea bermatu behar du
Azken aldaketako data: