Lehendakaritza

ZTBP 2020

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2020

Euskadin estrategia bat behar dugu, erronka berriei aurre egiten eta lehiatzeko abantaila iraunkorrak sortzen lagunduko diena gure enpresei eta eragile sozioekonomikoei.

Horretarako, ezagutzaren gizarte baterantz jo behar dugu, pertsonen adimena oinarri hartuta, pertsonen premiei erantzuteko.

Baliabide mugatuak dituen herrialde txikia gara. Horregatik baliabide horien optimizazioan oinarritutako epe luzerako ikuspegiarekin lan egin behar dugu.

Agente produktiboekin sinergia argiak dauden eta itzulkin ekonomiko handienak lor daitezkeen etorkizun handieneko zientzia- zein teknologia-eremuetan gaitasun berriak sortzean datza. Hori «Espezializazio Adimenduneko Estrategia» delakoa litzateke; planaren printzipio nagusietako bat, hain zuzen ere.

Beharrezko gaitasunak ditugu (zientifikoak eta teknologikoak zein enpresa-ehun ospetsuari lotutakoak), euren ahaleginak ardaztuta, estrategikotzat identifikatu ditugun lehentasunen batean munduko lidergo-posizioetan sartzeko: fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna.

Plan berria herrialde osoaren ekimen gisa proposatzen da. Horretarako, erakunde guztien konpromisoa eta lankidetza beharko dugu: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi eta tokiko erakundeena, baita agente publikoena eta pribatuena ere. Plan hau euskal gizarteak zientziarekiko, teknologiarekiko eta berrikuntzarekiko duen konpromiso sendoaren ebidentzia da. Pertsonen etorkizunarekin dugun konpromisoaren ebidentzia.

"ZTBP Euskadi 2020. Espezializazio adimentsuko estrategia" (PDF, 2 MB)

"ZTBP Euskadi 2020. Espezializazio adimentsuko estrategia" (Laburpena. PDF, 1 MB)

"PCTI Euskadi 2020. A smart specialisation strategy" (PDF, 4 MB)

“ZTBP Euskadi 2020 - 2015eko eranskin guztiak" (PDF, 1 MB)

"ZTBP Euskadi 2020. Gidatze taldeen kideak" (PDF, 747 KB)

Azken aldaketako data: