Osakidetzako Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan emandako zerbitzuen ziurtagiria
- Erakundea:
- Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua
Deskribapena
1. urratsa.- Jardun profesionala egiaztatzea (Osakidetza)
Osakidetzako Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan egindako zerbitzuen ziurtagiri hau ematen da, hain zuzen, Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Espezialistaren titulua eskuratzeko ezohiko sarbidearen prozeduran parte hartzeko, uztailaren 2ko 610/2024 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren 1. apartatuaren a) eta b) letran aurreikusitakoaren arabera. Errege Dekretu horrek Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Mediku Espezialistaren titulua ezartzen du eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Mediku Espezialistaren tituluaren prestakuntzako hainbat alderdi eguneratzen ditu.
- Dokumentazioa:
Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria izan ezik.
- Epeak: 2024/09/16tik 2025/04/12ra.
Uztailaren 2ko 610/2024 Errege Dekretuan agertzen den kronogramak zehazten du Osakidetzan eskabideak egiteko epea (ikus 2. urratsaren kronograma). Beraz, eskaera Ministerioan aurkezteko azken eguneko 12:00ak arte aurkeztuko da, lehen aipatutako kronogramaren arabera.
- Bitarteko elektronikoak:
Ziurtagiri hau bitarteko elektronikoen bidez soilik eskatu ahalko da. Horretarako, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat izatea.
Oharra: gogoan izan Estatuko Administrazio Orokorrak ez duela onartzen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako identifikazio elektronikorako zenbait bitarteko (adibidez, BakQ), eta alderantziz (adibidez, Cl@ave). Horregatik, ziurtatu behar duzu badituzula bi administrazioarentzat baliagarriak diren identifikazio elekronikorako bitartekoak (adibidez, NAN digitala).
2. urratsa.- Ezohiko eskuratzea (Osasun Ministerioa)
Gogoa izan Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Espezialistaren titulua eskuratzeko (ezohiko prozedura), Osasun Ministerioak bere egoitza elektronikoan gaitzen duen administrazio-prozedura espezifikoa erabili beharko dela.
- Epeak:
Osasun Ministerioan, eskaerak mailaka aurkeztuko dira, eskatzaileen jaiotza-hilabetearen arabera, urtea kontuan hartu gabe. Talde bakoitzak 15 egun naturaleko epea izango du eskabidea aurkezteko, kronograma honen arabera:
BOEn argitaratutako data: 2024ko uztailaren 3a
Eskatzaileak, jaiotza-hilabetearen arabera taldekatuta | Eskabideak aurkezteko hasiera-data (egutegiko egunak) | Eskabideak aurkezteko amaiera-data (egutegiko egunak) | Ministerioan aurkezpen-data |
---|---|---|---|
1. taldea. Urtarrila. | BOEn argitaratutako data + 3 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko urriaren 3tik 18ra (biak barne) |
2. taldea. Otsaila. | BOEn argitaratutako data + 3 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko urriaren 19tik azaroaren 3ra (biak barne) |
3. taldea. Martxoa. | BOEn argitaratutako data + 4 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko azaroaren 4tik 19ra (biak barne) |
4. taldea. Apirila. | BOEn argitaratutako data + 4 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko azaroaren 20tik abenduaren 5era (biak barne) |
5. taldea. Maiatza. | BOEn argitaratutako data + 5 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko abenduaren 6tik 21era (biak barne) |
6. taldea. Ekaina. | BOEn argitaratutako data + 5 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2024ko abenduaren 22tik 2025eko urtarrilaren 6ra (biak barne) |
7. taldea. Uztaila. | BOEn argitaratutako data + 6 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko urtarrilaren 7tik 22ra (biak barne) |
8. taldea. Abuztua. | BOEn argitaratutako data + 6 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko urtarrilaren 23tik otsailaren 7ra (biak barne) |
9. taldea. Iraila. | BOEn argitaratutako data + 7 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko otsailaren 8tik 23ra (biak barne) |
10. taldea. Urria. | BOEn argitaratutako data + 7 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 11ra (biak barne) |
11. taldea. Azaroa. | BOEn argitaratutako data + 8 hilabete | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko martxoaren 12tik 27ra (biak barne) |
12. taldea. Abendua. | BOEn argitaratutako data + 8 hilabete eta 15 egun | Hasiera-data + 15 egun | 2025eko martxoaren 28tik apirilaren 12ra (biak barne) |
- Bitarteko elektronikoak:
Beharrezkoa izango da Osasun Ministerioan identifikazio elektronikorako onartutako baliabideren bat izatea.
Nori dago zuzenduta
Osakidetzako Ospitaleko Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan zerbitzuak eman dituzten fakultatibo espezialista medikoei, Osasun Ministerioak gaitutako Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Espezialista titulua eskuratzeko ezohiko prozeduran parte hartzeko.
Uztailaren 2ko 610/2024 Errege Dekretuan, lehen xedapen iragankorraren 1a. ataleko aparteko sarbide hori egiteko lanbide-jardunaren baldintzak ezartzen dira:
- Zerbitzuak lanaldi osoan eman badira, gutxienez 4 urte beharko dira, aipatutako Errege Dekretua indarrean jarri aurreko 7 urteen barruan (indarrean jarri zen data: 2024/07/04).
- Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, gutxienez 4 urteren baliokidea izan dela egiaztatu beharko da, aipatutako Errege Dekretua indarrean jarri aurreko 10 urteetan (indarrean jarri zen data: 2024/07/04).
Lehenengo xedapen iragankorraren 1b ataleko proba duen ezohiko sarrerako:
- Lanaldi osoko profesionalen kasuan: 2024/07/04aren aurreko 4 urteetan 2 eta 4 urte artean zerbitzuak eman izana egiaztatzea.
- Lanaldi partzialeko profesionalen kasuan: 2024/07/04aren aurreko 10 urteetan 2 eta 4 urteren baliokidea den emandako zerbitzu-aldia egiaztatzea.
- Era berean, prestakuntza 2024/07/04aren aurreko 3 urteetan amaitu duten espezialisten kasuan: Espezialistaren titulua lortu zenetik 2024/07/04ra bitartean igarotako denboraren % 50ean, gutxienez, lanaldi osoko lanbide-jarduna egin dela egiaztatzea, edo horren baliokidea, lanaldia lanaldi partzialekoa izan bada.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua / Zuzendaritza Nagusia > Giza Baliabideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua / Zuzendaritza Nagusia > Giza Baliabideen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arretako eta kontsultetarako telefonoa:
945 94 25 38 (arretarako ordutegia 7:30-00:00)
Kodea(k)
- Osakidetzako Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan emandako zerbitzuen ziurtagiria: 1251601
Osakidetzako Larrialdietako eta Emergentzietako Zerbitzuetan emandako zerbitzuen ziurtagiria
Eskaerak egiteko epeak: 2024/09/16tik 2025/04/12ra.
Administrazio-prozedura hori hautapen bidez baino ez da izapidetuko.
Horretarako, identifikazio elektronikorako onartutako baliabideren bat izan beharko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua