Harrobi aitortza-diploma lortzeko kanpo-ebaluazioa

Deskribapena


EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Harrobi diploma lortzeko prozesua garatu da.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen ebazpen bitartez erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen 97/2023 Dekretua garatu da; hain zuzen, EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoari loturiko Harrobi diploma berria lortzeko prozesua azaltzen du ebazpenak, baita kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.

  • Aitortza-sistema osatzea, momentu jakin batean Bikain ziurtagiri-maila bat egiaztatzeko aukerarik ez duten erakundeetara egokitutako ebaluazioa eskaintzea eta horiek euskararekin duten konpromisoa aitortzea.
  • Esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa indartzea.
  • Bikain ziurtagirien harrobia sortzea, hots, euskararen erabileran eta kudeaketan lehen pausoak ematen ari diren erakundeak Bikainera bideratzea.
  • Euskararen erabilera areagotzeko eta kudeaketa sendotzeko dinamikan diharduten erakundeei ekarpen kualifikatuak jasotzeko aukera ematea, kanpoko adituen ebaluazioaren bitartez beren indarguneak sendotu, zer hobetuak begiz jo, eta aurrera egiteko oinarrizko orientabideak jaso ditzaten.
  • Honelako prozesuak abian dituzten erakundeei egindako lanaren eta ahaleginaren aitortza egitea eta berme instituzionala eskaintzea.

Nori dago zuzenduta


1.- Ekainaren 27ko 97/2023 Dekretuak, erakundeen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duenak, 2.1.a) artikuluan Harrobi ebaluazioa honako hauek eska dezaketela zehazten du: “Beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten esparru sozioekonomikoko erakunde pribatuek, osorik edo partzialki”.

2.- Boluntarioekin jarduten duten elkarteek Harrobi ebaluazio-prozesua jaso ahal izango dute, eta boluntario horiek ere erakundearen partetzat hartuko dira ebaluaziorako.

3.- 97/2023 Dekretuaren 2.2. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, erakunde bateko langileak sakabanatuta daudenean edota egitura, osaera eta antolaketa bereziki konplexua denean, kasu bakoitzean ebaluazioaren bideragarritasuna edo ebaluazioa egiteko modurik egokiena aztertuko da.

Erakunde baten egitura, osaera eta antolamendua bereziki konplexua dela ulertuko da erakundea egoitza batek baino gehiagok osatzen dutenean, lantoki bat baino gehiago duenean, edo ebaluazio-prozesua egitea eragozten duten ezaugarri bereziak dituenean.

4.– Ebaluazioa eskatzen duten erakundeek gutxieneko autonomia izan behar dute ebaluatuak izan ahal izateko, hortaz, erakunde baten atal, unitate edo negozio bat aurkezten bada, ebaluazioaren bideragarritasuna aztertuko da. Azkenean, ebaluazioa egiten bada, matrizean edo zentralean kudeatzen diren eta erakunde osoaren funtzionamenduan eragiten duten gaiak ebaluatuko dira: hizkuntza-politika, irudia eta komunikazioa, kontratazioa, prestakuntza eta abar.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko:

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Helbide elektronikoa: bikain@euskadi.eus

Telefono bidez: 945018105 / 945018115 / 945019487 / 945018109

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu, eta handik hiru hilabeteko epean ebazpenik jasoko ez balitz, administrazio-isiltasunak eskaeraren ukapena adierazten duela ulertuko da. Nolanahi ere, ebaluazioa amaitzeko epea, gehienez ere sei hilabetekoa izango da onartua izanaren ebazpena jaso zenetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk