EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain-Euskararen kalitate-ziurtagiria lortzeko kanpo-ebaluazioa
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
Deskribapena
EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesu ezberdinak garatzea.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen ebazpen bitartez erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen 97/2023 Dekretua garatzen da; hain zuzen, esparru sozioekonomiko pribatuko erakundeen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatu, egiaztatu eta aitortzeko Bikain ebaluazio-prozesuak arautzen dira, baita kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.
Helburuak
- Esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen erabileraren, presentziaren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatzea eta aitortzea.
- Sektore pribatuan euskararen erabilera areagotzea.
- Erakundeen ezaugarri eta egoeretara egokitutako ebaluazio-prozesuak eskaintzea.
- Erakunde pribatuei euskararen erabileran eta kudeaketan urratsak emateko laguntza ematea.
- Kanpoko adituen ebaluazioaren bitartez entitateei beren indarguneak sendotzeko, zer hobetuak begiz jotzeko, eta aurrera egiteko oinarrizko orientabideak ematea.
- Praktika onak partekatzea, erakunde eta ebaluatzaileen artean.
- Erakunde hauetako askotan erabiltzen diren kudeaketa-sistema aurreratuetan hizkuntza-kudeaketa txertatzea.
- Honelako prozesuak abian dituzten erakundeei egindako lanaren eta ahaleginaren aitortza egitea eta berme instituzionala eskaintzea.
Nori dago zuzenduta
Beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten esparru sozioekonomikoko erakunde pribatuek, osorik edo partzialki.
Egitura, osaera eta antolaketa bereziki konplexua denean, ebaluazioaren bideragarritasuna edo ebaluazio egiteko modurik egokiena aztertuko da kasu bakoitzean.
Ebaluazioa eskatzen duten erakundeek gutxieneko autonomia izan behar dute ebaluatuak izan ahal izateko. Horretaz gain, erakunde baten atal, unitate edo negozio bat aurkezten bada, matrizean edo zentralean erakunde osoaren funtzionamenduan eragiten duten gaiak ebaluatuko dira.
Kanpoan geratzen dira lantoki fisikorik ez duten erakundeak, bai eta gutxienez bi laguneko plantilla ez duten pertsona juridiko nahiz fisikoak.
Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiriaren maila jakin bat duen erakunde batek ezingo du ebaluazioa berriro eskatu, harik eta eskatutako azken ebaluazioari dagokion ebazpena eman eta 12 hilabeteko epea pasatu arte.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko:
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Helbide elektronikoa: bikain@euskadi.eus
Telefono bidez: 945018105 / 945018115 / 945019487 / 945018109
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Entitate eskatzaileak zein ebaluazio-prozesutan parte hartu nahi duen aukeratu beharko du eskabidean:
- a) Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio sinplifikatuak: erakundeak oinarrizko ziurtagiria eskuratu ahal izango du bakarrik.
- b) Ohiko ebaluazioak: erakundeak ziurtapen-maila bat lortu ahal izango du (oinarrizkoa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa), ebaluazioan lortutako puntuazioaren arabera.
- c) Goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazioak: goi-mailako ziurtagiria hiru aldiz eskuratu duten edo aurreko 5 urteetan goi-mailako ziurtagiria eskuratu, eta berritu nahi duten erakundeentzat berariaz sortutako prozedura sinplifikatua.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
- Horretaz gain, erakundeari buruzko honako agiri hauek ere erantsi beharko dituzte:
-
Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erregistroan izena emanda izatea. Erakundearen lege-ordezkariak izendatuko du eskabidean zein diren ebaluatu behar diren guneak (negozio-unitateak edota lan-zentroak badira, adibidez).
Ziurtagirian agertzen den izenak bat etorri behar du ebaluatu denarekin. 97/2023 Dekretuaren 4. artikuluak adierazten du Aitortza erakundearen zati batek edo batzuek lortu badute, baina ez erakundeak bere osotasunean, agiriaren erabileran modu argian adierazi beharko dela nori dagokion, agiria erakunde osoari dagokiola ulertzeko biderik eman gabe.
- Hurrengo hauek ezin izango dute ebaluazio-prozesuan parte hartu: dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten menpe dauden eskatzaileek eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua dela bide debeku horrekin zigortuek, betiere zehapenean finkatutako epe-barrutian.
- Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izan behar ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan ezarri bezala. Kasu horretan, edo eskatzailearen helbide fiskala Espainiako Estatutik kanpo egonez gero, interesdunak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua jasoko dutenen betekizunak:
- Erakundeko plantillako pertsona bat solaskide izendatuko dute, Idazkaritza Teknikoarekiko harremana bidera dezan prozesu osoan. Ahal dela, pertsona horrek Bikaineko ebaluatzaile izateko prestakuntza-modulua jasoko du, eta Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide izango da. Prestakuntzan izena emateko, ebazpen honen 1. eranskineko 5. atalean dauden estekak erabili behar dira.
-
Erakunde eskatzailearen tamainaren arabera plantillako pertsona batek edo bik Bikain prestakuntza-saioetan parte hartu beharko du/dute eskaera egiten duen prozesuan bertan edo aurrekoan.
- Erakunde eskatzailea ≤300 langilekoa bada: gutxienez kide 1.
- Erakunde eskatzailea >300 langilekoa bada: gutxienez 2 kide.
Ebaluazioak partzialak badira, guneka alegia, eta eskabideak bereiziak izan badira, gune bakoitzetik gutxienez pertsona batek joan beharko du ikastarora, eta aurreko puntuotan finkatu diren proportzioak errespetatuko dira. Pertsona horiek ebaluazioa jasotzen duen prozesuan bertan aritu beharko dira ebaluatzaile, eta ebazpen ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
- Onarpen-ebazpena jaso eta gero, erakundeon solaskideak Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak deituko duen bileran parte hartuko du, prozesuaren, dokumentazioaren eta beste hainbat jakingarriren berri jasotzeko.
- Aurkezpen-dokumentua Idazkaritza Teknikoak eskuratuko dion ereduaren arabera osatuko da. Agiri horren bitartez, erakundearen hizkuntza-egoera objektiboaren berri jasoko da, ebaluazio-prozesuarekin hasi aurretik.
- Zerbitzu honek iraun bitartean, Idazkaritza Teknikoak eskatzen dien informazioa nahiz baliabideak jarri beharko ditu eskura, ebaluazio-prozesua egoki burutu dadin. Eskakizun horiek ez betetzeak kanpo-ebaluazioaren prozesua etetea ekar lezake.
- Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiria eskuratzeko ohiko ebaluazio prozesua jasoko dutenen betekizunak:
- Erakundeko plantillako pertsona bat solaskide izendatuko dute, Idazkaritza Teknikoarekiko harremana bidera dezan prozesu osoan. Ahal dela, pertsona horrek Bikaineko ebaluatzaile izateko prestakuntza-modulua jasoko du, eta Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide izango da.
-
Erakunde eskatzailearen tamainaren arabera plantillako pertsona batek edo gehiagok Bikain prestakuntza-saioetan parte hartu beharko du/dute eskaera egiten duen prozesuan bertan edo aurrekoan.
- Erakunde eskatzailea ≤300 langilekoa bada: gutxienez kide 1.
- Erakunde eskatzailea 301-699 langile artekoa bada: gutxienez 2 kide.
- Erakunde eskatzailea 700-1.499 langile artekoa bada: gutxienez 3 kide.
- Erakunde eskatzailea ≥1.500 langilekoa bada: gutxienez 4 kide.
Ebaluazioak partzialak badira, guneka alegia, eta eskabideak bereiziak izan badira, gune bakoitzetik gutxienez pertsona batek joan beharko du ikastarora, eta aurreko puntuotan finkatu diren proportzioak errespetatuko dira. Pertsona horiek ebaluazioa jasotzen duen prozesuan bertan aritu beharko dira ebaluatzaile, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
- Onarpen-ebazpena jaso eta gero, erakundeon solaskideak Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak deituko duen bileran parte hartuko du, prozesuaren, dokumentazioaren eta beste hainbat jakingarriren berri jasotzeko.
- Aurkezpen-dokumentua kudeatzaileek eskuratuko dioten ereduaren arabera osatuko du entitateak eta aurretxostena Bikain aplikazioan egingo du. Agiri horren bitartez, erakundearen hizkuntza-egoera objektiboaren berri jasoko da, ebaluazio-prozesuarekin hasi aurretik.
- Kanpo-ebaluazioaren kudeatzaileek zerbitzu honek iraun bitartean eska diezaioketen informazioa nahiz baliabideak jarri beharko ditu eskura, ebaluazio-prozesua egoki burutu dadin. Eskakizun horiek ez betetzeak kanpo-ebaluazioaren prozesua etetea ekar lezake.
- Goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazio prozesu sinplifikatua jasoko dutenen betekizunak:
- Erakundeko plantillako pertsona bat solaskide izendatuko dute, Idazkaritza Teknikoarekiko harremana bidera dezan prozesu osoan. Ahal dela, pertsona horrek Bikaineko ebaluatzaile izateko prestakuntza-modulua jasoko du, eta Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide izango da.
-
Erakunde eskatzailearen tamainaren arabera plantillako pertsona batek edo bik Bikain prestakuntza-saioetan parte hartu beharko du/dute eskaera egiten duen prozesuan bertan edo aurrekoan.
- Erakunde eskatzailea ≤300 langilekoa bada: gutxienez kide 1.
- Erakunde eskatzailea >300 langilekoa bada: gutxienez 2 kide.
Ebaluazioak partzialak badira, guneka alegia, eta eskabideak bereiziak izan badira, gune bakoitzetik gutxienez pertsona batek joan beharko du ikastarora, eta aurreko puntuotan finkatu diren proportzioak errespetatuko dira. Pertsona horiek ebaluazioa jasotzen duen prozesuan bertan aritu beharko dira ebaluatzaile, eta ebazpen honetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
- Onarpen-ebazpena jaso eta gero, erakundeon solaskideak bertaratu egingo dira Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak deituko dituen bilerara, prozesuaren, dokumentazioaren, eta beste hainbat jakingarriren berri jasotzeko.
- Aurkezpen-dokumentua kudeatzaileek eskuratuko dioten ereduaren arabera osatuko da. Agiri horren bitartez, erakundearen hizkuntza-egoera objektiboaren berri jasoko da, ebaluazio-prozesuarekin hasi aurretik.
- Kanpo-ebaluazioaren kudeatzaileek zerbitzu honek iraun bitartean eska diezaioketen informazioa nahiz baliabideak jarri beharko ditu eskura, ebaluazio-prozesua egoki burutu dadin. Eskakizun horiek ez betetzeak kanpo-ebaluazioaren prozesua etetea ekar lezake.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.