Zineuskadi
ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea du xede nagusi eta, ildo horretatik, enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzen die nazio, Europa eta nazioarte mailan garatu eta zabaldu daitezen.
Horrez gain, sare profesionalen sorkuntzarako sustapena eta laguntza kontuan hartzen dira, baita aniztasunaren eta Europako ondare zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren defentsa ere, arreta berezia eskainita eremu urriko hizkuntzetako produkzioei.
- Zinema Euskaraz
- MEDIA Antena Euskal Herria Bulegoaren kudeaketa
- Zinema Areto Sarearen koordinazioa
- Zinema aretoei laguntzak
- Publizitate eta promozio zinematografikoari laguntzak
|