Azpiproduktuak eta hondakin izateari uztea

Deskribapena


Ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak Europar Batasunaren eremuan sortutako azpiproduktuaren kontzeptu berrien eta hondakin izateari uztearen erregulazioa ezartzen du.


Azpiproduktu gisa jotzeko eskaera

Baimen horiek soil-soilik balioko dute azpiproduktuak destinoko industria-jardueran edo - prozesuan baimendutako eran erabiltzeko.

Azpiproduktuaren definizioa hauxe da: ekoizpen-prozesu baten ondoriozko substantzia edo objektu bat, prozesuaren helburu nagusia ez denean substantzia edo objektu hori ekoiztea, azpiproduktutzat hartu ahal izango da, eta ez hondakintzat, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

  1. Substantzia edo objektua geroago erabiliko dela ziur egotea.
  2. Substantzia edo objektua zuzenean erabili ahal izatea, gerora ohiko industria-jardueraz bestelako eraldaketa bat egin behar izan gabe.
  3. Substantzia edo objektua ekoizpen-prozesu baten zati gisa sortzea.
  4. Geroko erabilerak produktuei buruzko eta gizakien osasuna eta ingurumena babesteari buruzko baldintza egoki guztiak betetzea azpiproduktu horren aplikazio espezifikoari dagokionez, eta gizakien osasunean edo ingurumenean inpaktu orokor kaltegarririk ez eragitea.

Autonomia-erkidegoetako agintari eskudunek ebaluatu eta, egoki bada, azpiproduktu gisa baimenduko dituzte jatorria beren lurraldean kokatutako ekoizpen-instalazio batean duten substantziak edo objektuak, baldin eta autonomia-erkidegoaren lurraldean bertan industria-jarduera edo -prozesu jakin batera bideratzen badira edo beste autonomia-erkidego bateko jarduera edo prozesu batera bideratzen badira; azken kasu horretan, beste autonomia-erkidego horrek aurretik aldeko txostena egin beharko du, eta aldeko txosten hori emandakotzat joko da hilabeteko epean behar bezala justifikatutako kontrako adierazpen espresurik ez badago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Azpiproduktu gisa jotzeko eskaera: 1253302

SUB - Azpiproduktua deklaratzeko eskaera


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk