Komunikabideak 2024 (AAGen) - Toki eskualde (CIES>=4.000)

Deskribapena


Xedea

Xedea da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.

Deialdi honetako zenbateko osoa, 7.000.000 €, honela banatuko da:

  • 1. lerroa: EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen dute komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 6.000.000 €
  • 2. lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak. Zuzkidura: 1.000.000 €. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpilerrotan banatzen da:
    • 2.1 azpilerroa: Gutxienez 4.000 ikus-entzule dituzten komunikabideentzako laguntzak, CIESek  egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. Zuzkidura: 700.000 €
    • 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterketaren arabera, 4.000 pertsona baino gutxiagoko audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, edo Google Analyticsen 2023ko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako laguntzak. Zuzkidura: 300.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

2.1.azpilerroa: 700.000 €

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Komunikabideak

Eskakizunak:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak

  • EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
  • EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.

  • Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2023ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Kodea

1250502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk