BIOEF Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunaren Euskal Fundazioaren laguntzak, Medtech ekimena garatzeko, baliozkotzeko eta erakusteko proiektuetarako
[medtech_laguntza_bioef]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Medtech ekimenaren 2024ko laguntzen oinarriak ezartzea, osasun-teknologiak garatu, balidatu eta erakusteko proiektuetarako (6. eta 9. TRLen arteko jarduerak), publizitate-, gardentasun-, lehia-, objektibotasun-, berdintasun- eta diskriminaziorik ezeko printzipioen arabera, baita eraginkortasun-printzipioaren arabera (erakunde emaileak finkatutako helburuak betetzeko) eta efizientzia-printzipioaren arabera (baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko) ere.
TRL zehazteko, Europako Batzordeak Europako Horizonte Europa programari buruz esandakoari jarraituko zaio. Oro har, proiektu horiek barne hartuko dituzte, besteak beste, kontzeptu-probak ingurune klinikoan eta merkaturatze ondoko jarraipen-azterlanak.
Deialdi honetako jardueren azken helburua da enpresek osasun-ikerketako zentroen kategoriari dagozkion Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteekin lankidetzan garatutako produktuak/teknologiak/zerbitzuak garatzen, baliozkotzen eta/edo frogatzen laguntzea.
Oinarri hauen babesean ematen diren laguntzak "de minimis" laguntzatzat hartuko dira eta Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, 2023ko abenduaren 13koan, "de minimis" laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan, ezarritakoa beteko dute (DOUE, L, 2023-12-15).
Aurrekontuko zuzkidura
750.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi honetako jardueren azken helburua da enpresek osasun-ikerketako zentroen kategoriari dagozkion Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteekin lankidetzan garatutako produktuak/teknologiak/zerbitzuak garatzen, baliozkotzen eta/edo frogatzen laguntzea.
Deialdi honen inguruan emango diren laguntzak xede berarekin lortu daitezkeen laguntza edo dirulaguntzekin bateragarriak izango dira, gehiegizko finantzaketa ez badago. Gehiegizko finantzaketa badago, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugara arte emango da.
Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 29. eta 31. artikuluak eta Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren (DEO) 68. eta 83. artikuluak, oinarrizkoak baitira.
Deialdi hau argitaratzen den urte naturalean, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, egindako gastuak izango dira hautagarriak. Beraz, ezin izango dira hautatu beste urte batzuetako gastuak. Baldintza hori betetzeko, laguntzak atzeraeraginezkoak izan ahal dira (hau da, dirulaguntza eman aurretik egindako gastuak izan daitezke hautagarriak).
Oinarri hauen babesean ematen diren laguntzak minimis laguntzatzat hartuko dira, eta Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamenduan, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan (EBAO, L, 2023/12/15) ezarritakoa beteko dute.
Gastu finantzagarriak izango dira TRL6 eta TRL9 arteko garapen-faseetako proiektuetan balidazio klinikoko zerbitzuak kontratatzeari dagozkionak, oinarrien 1. artikuluan zehazten denaren arabera.
Ordainketa-modua:
BIOEF da laguntzaren organo kudeatzailea.
BIOEFek honela ordainduko die laguntza diruz lagundutako proiektuen erakunde onuradunei:
- BIOEFek erakunde onuradunak aurkeztutako fakturen zerga-oinarria ordainduko du.
- Diruz lagundutako jardueraren fakturak eta frogagiriak aurkeztu ondoren egingo da ordainketa, baita dagozkion fakturen ordainagiriak aurkeztu ondoren ere. BIOEFek, laguntzaren erakunde kudeatzaile gisa, ezarritako helburuen eta egindako gastuaren betetze-maila berrikusiko du. Laguntzaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa berrikustea aldekoa bada, laguntza osorik ordainduko da. Bestela, oinarri hauen 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio BIOEFi, eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.
BIOEFek espedientea aztertuko du, eta Osasun sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztea.
Komenigarritzat jotzen den kasuetan, BIOEFek egokitzat jotzen duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake, proiektuaren jarraipena hobeto egiteko, baita erakunde onuradunei auditoriak egiteko ere, finantzatutako laguntzaren jarraipen hobea egiteko.

Nori dago zuzenduta
Agindu honetako laguntzak jaso ahal izango dituzte Euskadin enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta mikroenpresetarako, enpresa txiki eta ertainetarako eta enpresa handietarako baldintzak betetzen badituzte, Europako Batzordeak ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan (laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta) I. eranskinaren bidez ezarritako definizioaren arabera (ekainaren 26ko L 187 EEAO).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.
Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:
- a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
- b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
- a. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- b. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- c. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du. - Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Onuradunak proiektua gauzatu dutela justifikatzeko prozesuak ezaugarri hauek izango ditu:
- a) Justifikazio tekniko eta ekonomikorako epea 2025eko urtarrilaren 16an amaituko da.
- b) Proiektu bakoitzeko jardueraren azken memoria tekniko bat aurkeztuko da, egindako jardueren deskribapena eta lortutako egoera zehaztuta (4. eranskina. Justifikazio-memoria teknikoa), eta memoria ekonomiko bat onuradun bakoitzeko (5. eranskina. Justifikazio-memoria ekonomikoa).
- c) Egindako fakturen eta ordainagirien erantsiko da.
Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak ez baditu edo dirua itzultzea bidezkoa dela dioen ebazpenaren ondorioz zorduna bada. BIOEFek onuradunari eskatuko dio egoera horiek egiaztatzea ordainketa egin aurretik.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua