Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko dena, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -Next Generation EU.
[HAURMUNI-NEXTG03]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Haur Eskolen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Haurreskolak Partzuergoarekin hitzartutako udalei laguntzak emateko deialdia egitea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortutako titulartasun publikoko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
4.207.837,00 (euro)Prestazio ekonomikoa
Deialdi honetarako, guztira, 4.207.837 euro bideratu dira, honela banatuta:
2024. urtea
% 40
1683.134,80
2025. urtea
% 60
2.524.702,20
Dirulaguntza, GUZTIRA
4.207.837,00
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
a) Lehenengoa emandako guztiaren % 40 izango da, eta deialdi honen 12. oinarrian aipatzen den Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpena egin ondoren ordainduko da.
b) Bigarrena gainerako % 60a izango da, eta diruz lagundutako jarduera behar bezala justifikatu eta dirulaguntzaren xedea eta helburua bete direla egiaztatu ondoren ordainduko da. Dirulaguntza jasotakoan, entitate onuradunak sarreraren kontabilitate-agiria aurkeztu beharko du.
Ezarritako justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindutakoak hartuko dira egindako gastutzat.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 18.000 eurokoa da sortutako plaza berri bakoitzeko, erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Behin kreditua agortuta, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuta.
Plaza berritzat jotzen dira 2021eko urtarrila baino lehen ez zeuden hiru urtetik beherako haurrentzako eskola-plaza publikoak, kontuan izanik plaza horiek ezin dituztela inolaz ere ordeztu lehendik zeuden plazak. Laguntza horiek 2021eko urtarriletik aurrera baimendutako eta hezkuntza-plaza gisa martxan jarritako plazen gastuetara bideratzen dira, kontuan hartuta obrak 2021eko urtarriletik aurrera amaitu behar direla.
Deialdi honetarako, guztira, 4.207.837 euro bideratu dira, honela banatuta:
2024. urtea | % 40 | 1683.134,80 |
2025. urtea | % 60 | 2.524.702,20 |
Dirulaguntza, GUZTIRA | 4.207.837,00 |
Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
a) Lehenengoa emandako guztiaren % 40 izango da, eta deialdi honen 12. oinarrian aipatzen den Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpena egin ondoren ordainduko da.
b) Bigarrena gainerako % 60a izango da, eta diruz lagundutako jarduera behar bezala justifikatu eta dirulaguntzaren xedea eta helburua bete direla egiaztatu ondoren ordainduko da. Dirulaguntza jasotakoan, entitate onuradunak sarreraren kontabilitate-agiria aurkeztu beharko du.
Ezarritako justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindutakoak hartuko dira egindako gastutzat.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 18.000 eurokoa da sortutako plaza berri bakoitzeko, erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Behin kreditua agortuta, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuta.
Plaza berritzat jotzen dira 2021eko urtarrila baino lehen ez zeuden hiru urtetik beherako haurrentzako eskola-plaza publikoak, kontuan izanik plaza horiek ezin dituztela inolaz ere ordeztu lehendik zeuden plazak. Laguntza horiek 2021eko urtarriletik aurrera baimendutako eta hezkuntza-plaza gisa martxan jarritako plazen gastuetara bideratzen dira, kontuan hartuta obrak 2021eko urtarriletik aurrera amaitu behar direla.
Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Eskakizunak:
- Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titularra den Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berriak sortzeko azpiegitura-gastuak finantzatu dituen Haurreskolak Partzuergoari atxikita dagoena.
-
DNSH "Do Not Significant Harm" printzipioa (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) erabat betetzen dela bermatzea, proiektuen diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka.
Nolanahi ere, entitate onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta ezarpena ziurtatzeko neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.
-
Interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik ez dagoela bermatzea, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana.
Plan horren xedapenak bete beharko dituzte osorik, autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako araudia zeharo errespetatuz, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, antzemateari eta zuzentzeari dagokienez, eta Europar Batasunaren finantza-interesen babesaz bertako erakundeek har ditzaketen erabakiekin bat etorriz.
- Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik ez eskuratzea, kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitza izan gabe, estatuko zein nazioarteko beste edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik.
- Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea
-
Bermatzea entitateak badakiela finantzaketa hori Europar Batasuneko SEMetik datorrela.
Ondorioz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren ondoriozko obligazio guztiak (Erregelamendu horren bidez ezarri zen SEMa), bai eta finantzaketa horri ezar dakizkiokeen erkidego edo nazio mailako gainerako arau guztien ondoriozkoak ere. Inguruabar hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko da.
-
Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari berariaz baimena ematea Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko.
Eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak behartzea; eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta funtsen azken hartzaile guztiei antzeko obligazioak ezartzeko.
-
Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak (dokumentu elektronikoak barne) zaintzea eta gordetzea.
Bost urtez edo, finantzaketaren zenbatekoa 60.000 euro edo gutxiago bada, hiru urtez—, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izan daitezen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Komunikazio-obligazioak betetzea
Bereziki, inbertsioen jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak zein elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarkiak eta txertaketak, ziurtagiriak, etab.), honako logoak sartu beharko dira:
a) Europar Batasunaren ikurra
b) Batasunaren ikurrarekin batera, jasotako finantzaketaren adierazpena jarriko da, honako erreferentzia honekin: “Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGeneration EU”. Europar Batasunaren enblema desberdina eta bereizia izan beharko da, eta ezingo da aldatu bestelako ikus-marka, marka edo testuak gehituz. Gauzatutako jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurri horiek informazio-karteletan, plaketan, argitalpen inprimatuetan eta elektronikoetan, ikus-entzunezko materialean, webguneetan, prentsako iragarki eta txertaketetan, ziurtagirietan eta abarretan sartuko dira. Informazio-kartel eta plaka guztiak edonork ondo ikusteko moduko leku batean jarri beharko dira.
c) 821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.
Komunikazio-obligazioei buruzko jarraibideak erantsi dira VIII. eranskin gisa.
- Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea
-
Diruz lagundutako jardueren exekuzioaren fidagarritasunaren eta jarraipenaren arduradunak izatea
Jarduketa bakoitzaren lorpen-maila uneoro jakin ahal izateko. Hirugarrenek garatu beharreko jarduketak izanez gero, aurreikusitako jarduketak lortuko direla ziurtatzeko mekanismoak ezartzea eta hirugarren horiek, dagokienean, Suspertze Planaren nahitaezko adierazle, zedarri eta helburuen balioa zehazteko beharrezko informazioa ematea.
- Inplikatutako administrazio publikoek elkarri datuak lagatzea onartzea
-
Ezarritako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzea
2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesteko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua. Proiektua amaitu ondoren ere, obligazio horrek indarrean jarraituko du.
Betekizunak
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Kontzeptu berberengatik eta zentro eta plaza berengatik laguntzarik jaso ez izana.
-
Pertsona onuradun edo erakunde laguntzaile izateko debekurik ez izatea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1/2/3/4/5 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Eskatzaileak dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela egiaztatzeko, aipatu berri den 13. artikuluaren 6., 7., 8. eta 9. apartatuetan jasotakoa bete beharko da, eta aplikatuko da, halaber, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan hauetako egoeraren batean dauden udalak:
- Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso badute edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso badute.
- Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin badute, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota badaude, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badaude –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende badaude edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badaude, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
- Administrazioarekin egindako kontraturen bat suntsiarazita badute, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direlako.
- Legezko ordezkaria Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta badago, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargua bada, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
- Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez badituzte.
- Egoitza fiskala erregelamenduaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean badute.
- Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso badute, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
- Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astunengatik zehatuta badaude, administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena bete arte.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez badute, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla ere egiaztatzen ez badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
- Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egun balioduneko 08:00etan hasiko da, eta aurrekontua agortutakoan amaituko.
Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da, baita deialdian aurrekontu erabilgarria badago ere.
Aipatutako indarraldia amaitzen denean ez da beste eskaerarik onartuko. Aurrekontu erabilgarria agortu dela iragarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.

Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsen kontura finantzatutako kontratuetako hornitzaileen erantzukizunpeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Ez dira diruz lagunduko Europar Batasunak klimaren eta ingurumenaren arloan dituen arauak eta lehentasunak eta «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm – DNSH» printzipioa) erabat betetzen ez dituzten proiektuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko (EB) 2020/852 Erregelamenduaren 17. artikuluaren ildotik. Entitate onuradunek bermatu beharko dute horiek guztiak betetzen dituztela.
Iruzurraren aurkako politikara atxikitzeko eta hura ezagutzeko erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntza honen I. eranskinaren arabera.
Finantzaketa bikoitzik izan ez dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntza honen I. eranskinaren arabera.
Auditoriak egiteko eta funtsen erabilera kontrolatzeko asmoz eta indarrean dagoen araudiaren arabera administrazio publiko inplikatuen artean datuak lagatzea onartzeko adierazpena, dirulaguntza honetako I. eranskinaren arabera.
SEEP–NextGenerationEUn ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, kudeatu beharreko esparruari eragiten badiote, dirulaguntza honetako I. eranskinaren arabera.
Benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera, dirulaguntza honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Kontzeptu berberengatik eta zentro eta plaza berengatik laguntzarik jaso ez izana.
-
Pertsona onuradun edo erakunde laguntzaile izateko debekurik ez izatea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1/2/3/4/5 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Eskatzaileak dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela egiaztatzeko, aipatu berri den 13. artikuluaren 6., 7., 8. eta 9. apartatuetan jasotakoa bete beharko da, eta aplikatuko da, halaber, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan hauetako egoeraren batean dauden udalak:
- Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso badute edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso badute.
- Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin badute, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota badaude, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badaude –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende badaude edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badaude, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
- Administrazioarekin egindako kontraturen bat suntsiarazita badute, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direlako.
- Legezko ordezkaria Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta badago, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargua bada, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
- Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez badituzte.
- Egoitza fiskala erregelamenduaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean badute.
- Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso badute, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
- Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astunengatik zehatuta badaude, administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena bete arte.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez badute, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla ere egiaztatzen ez badute.
- Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titularra den Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berriak sortzeko azpiegitura-gastuak finantzatu dituen Haurreskolak Partzuergoari atxikita dagoena.
-
DNSH "Do Not Significant Harm" printzipioa (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) erabat betetzen dela bermatzea, proiektuen diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka.
Nolanahi ere, entitate onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta ezarpena ziurtatzeko neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.
-
Interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik ez dagoela bermatzea, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana.
Plan horren xedapenak bete beharko dituzte osorik, autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako araudia zeharo errespetatuz, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, antzemateari eta zuzentzeari dagokienez, eta Europar Batasunaren finantza-interesen babesaz bertako erakundeek har ditzaketen erabakiekin bat etorriz.
- Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik ez eskuratzea, kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitza izan gabe, estatuko zein nazioarteko beste edozein administraziotatik edo erakunde publikotatik.
- Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea
-
Bermatzea entitateak badakiela finantzaketa hori Europar Batasuneko SEMetik datorrela.
Ondorioz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren ondoriozko obligazio guztiak (Erregelamendu horren bidez ezarri zen SEMa), bai eta finantzaketa horri ezar dakizkiokeen erkidego edo nazio mailako gainerako arau guztien ondoriozkoak ere. Inguruabar hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko da.
-
Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari berariaz baimena ematea Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko.
Eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak behartzea; eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta funtsen azken hartzaile guztiei antzeko obligazioak ezartzeko.
-
Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak (dokumentu elektronikoak barne) zaintzea eta gordetzea.
Bost urtez edo, finantzaketaren zenbatekoa 60.000 euro edo gutxiago bada, hiru urtez—, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izan daitezen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Komunikazio-obligazioak betetzea
Bereziki, inbertsioen jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak zein elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarkiak eta txertaketak, ziurtagiriak, etab.), honako logoak sartu beharko dira:
a) Europar Batasunaren ikurra
b) Batasunaren ikurrarekin batera, jasotako finantzaketaren adierazpena jarriko da, honako erreferentzia honekin: “Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGeneration EU”. Europar Batasunaren enblema desberdina eta bereizia izan beharko da, eta ezingo da aldatu bestelako ikus-marka, marka edo testuak gehituz. Gauzatutako jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurri horiek informazio-karteletan, plaketan, argitalpen inprimatuetan eta elektronikoetan, ikus-entzunezko materialean, webguneetan, prentsako iragarki eta txertaketetan, ziurtagirietan eta abarretan sartuko dira. Informazio-kartel eta plaka guztiak edonork ondo ikusteko moduko leku batean jarri beharko dira.
c) 821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.
Komunikazio-obligazioei buruzko jarraibideak erantsi dira VIII. eranskin gisa.
- Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea
-
Diruz lagundutako jardueren exekuzioaren fidagarritasunaren eta jarraipenaren arduradunak izatea
Jarduketa bakoitzaren lorpen-maila uneoro jakin ahal izateko. Hirugarrenek garatu beharreko jarduketak izanez gero, aurreikusitako jarduketak lortuko direla ziurtatzeko mekanismoak ezartzea eta hirugarren horiek, dagokienean, Suspertze Planaren nahitaezko adierazle, zedarri eta helburuen balioa zehazteko beharrezko informazioa ematea.
- Inplikatutako administrazio publikoek elkarri datuak lagatzea onartzea
-
Ezarritako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzea
2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesteko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua. Proiektua amaitu ondoren ere, obligazio horrek indarrean jarraituko du.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko behin betiko ebazpena Hezkuntzako sailburuordeak emango du, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako inbertsio-proiektuek Batasunaren beste programa eta tresna batzuetatik jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza horrek ez badu estaltzen programa honen dirulaguntzak dagoeneko finantzatzen duen kostu bera.
Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, isolatuta edo beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua (% 100) baino handiagoa, Dirulaguntzei buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluaren, HFP/1030/2021 Aginduaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagozkion funtsei buruz garatzen den beste araudi baten arabera.
Gastu baterako dirulaguntza edo laguntza bat baino gehiago jasoz gero, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean lortutako soberakina itzuli beharko da, bai eta dagokion berandutze-interesa ere (DLO, 37.3 artikulua.).
- Nolanahi ere, dirulaguntzaren onuradun den udalak entitate emaileari jakinarazi beharko dio beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso dituen, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.d) artikuluan adierazten den moduan.