Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen Federazioentzako eta Konfederazioentzako dirulaguntzak (2023).

[FEDEKONFE]

Deskribapena


Xedea

Xedea da dirulaguntza-deialdi bat iragartzea unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen gastuei aurre egiteko. Gastuok agindu honen 4. artikuluan zerrendatzen diren jarduera diruz lagungarrien ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022ko abenduaren 3a eta 2023ko abuztuaren 31a bitartean egindakoak.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendekoak diren ikastetxe publikoetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioak eta konfederazioak, eta itunpeko ikastetxe pribatuetakoak, maila ez-unibertsitariokoak izan eta zuzenbidearen arabera eratuetakoak, baldin eta helburuak egokitzen batira indarreko legeetan xedatutakora, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude, betiere irakaskuntzakoak izanda eta ikasleen gurasoek osatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen gurasoen elkarteak arautzeko otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan araututa dagoen bezala (1987ko apirilaren 7ko EHAA).

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleen gurasoen kooperatiben federazioak eta konfederazioak, zuzenbidearen arabera eratu diren maila ez-unibertsitarioetakoak, baldin eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta federazio edo konfederazio legez dagokien erregistroan sartuta badaude.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Dirulaguntzarako jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.

Ordainketa-modua:

1.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

Emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 15. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.

2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta egiteko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzan emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan behar den erregistroan izena eta alta emanda egotea.

  • Zerga betebeharrak egunean edukitzea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean adukitzea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1233403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean argitaratuko da behin betiko ebazpena

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk