Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian elkarrizketa zibilean parte hartzen duten Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta federazioen egituraren finkapen eta funtzionamendurako laguntzak

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren bitartez, 2024ko ekitaldian eman ahal izango dituen laguntzak arautzea, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartzen duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen egitura sendotzeko eta jardunean jartzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

204.043,21

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartzen duten Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak izango dira laguntza honen onuradun.

Agindu honen ondorioetarako, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko saretzat hartzen dira bigarren mailako eta goragoko mailako erakundeak, beste batzuk ordezkatzen dituztenak, bai eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko esku-hartze zuzeneko erakundeak ere, kolektibo jakin bat ordezkatzen dutenak, baldin eta dagokion lurraldean edo jardun-eremu geografikoan ordezkatzen duen sarerik ez badago.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Ongizate Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


E-mail: gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus

Tel.: 012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2025eko urtarrilaren 8a baino lehen.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk