Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzea

Deskribapena


Xedea

3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, Euskal Autonomia Erkidegoan gai garrantzitsu horri heltzen dion lehen araua, onartzea mugarri garrantzitsua da gizarte-eskubideetan sakontzeko. Berrikuntza nagusia, zalantzarik gabe, etxebizitza bat legez modu egonkorrean okupatzeko eskubide subjektiboa esplizituki aitortzea da.


Eskubide hori etxebizitza duin eta egokirik ez duten eta etxebizitza bat lortzeko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituztenen alde eratzen da.

Etxebizitzarako eskubide subjektiboa modalitate hauetako baten bidez baliatuko da:
  1. Alokairu-araubideko etxebizitza bat edo kanondun zuzkidura-bizitoki bat esleitzea.
  2. Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ematea.
    Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa bakarrik emango da, modu subsidiarioan, etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia esleitu behar ez denean.

Prestazio ekonomikoa

Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoaren kasuan, gehienez 300 euro hilean.

Nori dago zuzenduta


Bizitokirik ez duten eta, horregatik, gizarte-bazterkeriako egoeran egoteko arriskuan dauden pertsonak, ezin dutelako etxebizitza bat eskuratu merkatuko baldintzetan edo gehiegizko kostuagatik.

Betekizunak

  • Adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izatea
  • Bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan duela egiaztatzea, urtebetez, etenik gabe eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko eskaera egin aurreko unean
  • Bizikidetza-unitateko kide guztiek etxebizitza baten premia izatea
  • Jarraian adierazitako mugak gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrerak egiaztatzea:
    • Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateen kasuan: 19.000 (hemeretzi mila) euro gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
    • Bi kideko bizikidetza-unitateen kasuan: 17.000 (hamazazpi mila) euro gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
    • Kide bakarreko unitateen kasuan: 13.000 (hamahiru mila) euro gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
  • Bizikidetza-unitate horien ondareak ez du izan behar Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen arabera urtebetez legokiekeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoaren halako bost edo handiagoa.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozko eran izena emanda egotea, alokairuko eskatzaile gisa soilik.
  • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan gutxienez hiru urteko antzinatasuna egiaztatzea, etenik gabe eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa aitortzeko eskaeraren dataren aurre-aurretik, salbu eta etxebizitza kendu zaien bizikidetza-unitateak, hipoteka-betearazpen baten edo utzarazpen-prozedura baten ondorioz ohiko bizilekua zutenak.
  • Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa eskuratu ahal izango dute etxebizitzarako esku bide subjektiboaren titularrek, baldin eta, eskaeraren egunean, baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:
    • Etxebizitza libre batean erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, errentan, azpierrentan edo logelak alokatuta, edo urteko diru-sarreren % 30 gainditzen duen errenta edo kontraprestazio eko nomiko baliokidea duen bizitoki kolektibo batean.
    • Etxebizitzaren errentamendu-kontratuan, azpierrentamendu-kontratuan edo gelen alokairu-kontratuan berariaz errentari edo azpierrentari gisa agertzea, edo bezero gisa bizitoki kolektiboak emandako dokumentu batean.
    • Errenta edo kontraprestazio ekonomiko baliokidea banku-transferentzia bidez ordaintzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Etxebizitza Sailburuordetza
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

12212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk