[Berdintasun-planak garatzeko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Eusko  Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, gizarte-eragileek  beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten enpresetan  ezarri beharreko berdintasun-planak egin, negoziatu eta, hala badagokio,  adosteko gaikuntza-jarduerak egiteko emango dituen laguntzen eialdia.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Sindikatu- eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren  29ko 416/2015 Errege Dekretuaren edo haren ordezko arauaren arabera  eratutako enpresaburuen elkarteak, baldin eta konfederalak, lurraldez gaindikoak eta sektorez gaindikoak badira, eta, gainera, indarrean dagoen legeriaren arabera, ordezkaritzarik handienekoak badira.

Erakunde sindikalak, Sindikatuen eta Enpresaburuen Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren edo hura ordezten duen arauaren babesean eratuak, konfederalak, lurraldez gaindikoak eta sektorez gaindikoak direnak, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza dutenak, eta, gainera, indarrean dagoen legeriaren arabera, ordezkaritzarik gehien dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 Euros

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Lana eta Enplegua

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1220801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

rkeztutako eskabideei buruzko berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk